inprimatu
Ethorkizunari buruz
Izenburua:
Ethorkizunari buruz
Sinadura:
Gazte Multxo Batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazte Multxo Batek

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
872.zk.
Orrialdea:
3

Ethorkizunari buruz

 

Gazte Multxo Batek

 

 1

 

 Zoin eder primaderan hosto eta lore:

 Udako fruituen seinaleak dire.

 Alegranzia nasai bihotzetan ere.

 Xuti gaiten gazteak! Geroa da gure!

 

 2

 

 Zaharren pleinu hitsak ditugu aditu:

 Esperantza zaiote arras iraungitu.

 Gure lur aberatsaz zertako etsitu?

 Untsa ibiliz geroz, haziko baigitu...

 

 3

 

 Lan-modu guzietan prest gira artzeko.

 Deusek ez gitu alfer egon-araziko:

 Tresna berriak lagun etxekoz etxeko,

 Edo auzoekilan, gira ernatuko.

 

 4

 

 Familia berriak etxe hutsen orde

 Muntatuko direla, denak segur gaude.

 Karlos-mutxurdin guti egonen debalde:

 Ezteiak bazterretan prestatzen dirade.

 

 5

 

 Zinkulin eta pleinu beude beraz bazter!

 Eskual-Herri maitea, fida zure gazter!

 Denen ethorkizuna, Jainkoari esker,

 Heiekin izanen da jori eta eder.


inprimatu