Aurrera pena
Agirre, Pedro
1
Nunnaitik gogor adizazkigu
itz aldi gaitzak emanez,
nolabaiteko gizonak berak
gero ikusi oi danez,
goi mallaraño bein igotzian
langillearen kemenez,
lenago gure bear zidanak
aunditzen didanian ez.
2
Nola ezbaitan bean gaudenon
esanik artzen aitzakoz,
askoren ustez eskatzen dana
arrazoi gabe dalakoz
orrentxegatik gabiltza beti
gora begira gorrotoz,
ontan luzaro jarraitzen bada
egun gorriyak badatoz.
3
Langilliari odol berotzen
or dabil alper ergela,
gaur agindutzen duen guztiya
biyar ukatzen duela
gedon etxian nagusitarik
arrotzak dabiltz orrela
eta diyote gu euzkotarrak
atzeratuak gaudela.
4
Eskeintzen zaigun berdintasun au
iñola eziñ izanik,
onez onian ezin danian
indarrez ez da gauza onik,
ortaz gañera gaitzen badegu
gedoko itxaropenik,
zer ondorena etorri leizken
ikaraz beidatzen det nik.
5
Alkar obeto maitatzen dala
beiñ ulertuko bagiña,
lur emankorrak landu ezkero
baluke danontzat diña,
aberats askok sortu lezake
erraz lana nun egiña
nolabait orla bukatzen dala
dauka gun bizi eziña.
6
Izaera onek gure artian
amaika kalte egindu,
ezin liteken berdinketa bat
zigutelako agin du,
euskal oiturak atzerritarran
kutsus beteta zikindu
¿ta zanbat ez geda erabat oyen
esanetara amildu?
7
Griña makurrak menderatzendu
gaztetan zatar eziya,
nola ez oi dan erein bearrik
belar txarraren aziya,
ta kentzen bada zuzen bideko
gauzak nork erakutziya,
azpikoz gora jiratuarikan
laister da ludi guztiya.
8
Entzun degunez gaurko asmoak
ara zer diran lenbizi,
geroko poz ta itxaropena
erriyai kendu erazi,
zer ondorenak datozen onik
erraz liteke ikusi,
aurrera pena au baldin bada
obe degu atzera bizi.