inprimatu
Alkartu gaitezen
Izenburua:
Alkartu gaitezen
Sinadura:
Agirre, Pedro (Pello Agirre)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre, Pedro

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
37.zk.
Orrialdea:
231

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Alkartu gaitezen

 

Aguirre, Pedro

 

 1

 

 Pa esteri eskeñiyaz

 ditugun kemenak,

 ontatik sortu zidan

 gure ondamenak,

 gaur oso gutxi dira

 au ez dakitenak

 amak atxian dauzka

 semerik txarrenak

 eragospen geyena

 jartzen ditutenak

 

 2

 

 Geroko zer zetorren

 begiratu gabe

 juan ziran agintari

 arrotzaren mende

 buruko gogor aitan

 illik zenbait jende

 auzoko gora beran

 aurka eta alde 

 orduko erasuak

 on egin ta gaude

 

 3

 

 Alkarrekin aserre

 emen nabarmendu,

 gero auzua zaigu

 etxian gayendu,

 zenbaiti ezin zayo

 au burutik kenku,

 erruz omen genzake

 noski geregandu,

 Borbon'tar bat agintzen

 jarriko bagendu

 

 4

 

 Utskeri txikiyenak

 aunditzat artuaz

 gabiltz geron lurrian

 ezin ulertuaz

 ama baten umiak

 seta txarrak juaz,

 asko genezakenak

 danok alkartuaz,

 aurrera bearrian

 atzeaka guaz

 

 5

 

 Gu enda batekuak

 naiz izan jatorrez

 ezin alkartu gera

 geron zoritxarrez

 nor bere iritxiya

 besterik bear ez

 zeribaiten ustez asko

 gentzake indarrez

 bai balitz iñoiz txalo

 jotzen beziñ errez

 

 6

 

 Lotzatutzen gedala

 geon izen onez,

 gabiltz beti besteri

 arrazoi emanez,

 edo zenbait alditan

 ixilik egonez,

 español euskaldunak

 gu askok diyonez,

 ta Bidasoaz auntz kuaz

 kutzurik iñun ez.

 

 7

 

 Laisterdira eun urte

 sort erriyan bertan,

 gaudela mendetasun

 negargarri ontan,

 garaya da ta zerbait

 lortze eskerotan

 egon gabe zalantzan

 edo erdi lotan,

 aizaizkigu gizonak

 Madrid-en lan ortan.

 

 8

 

 Gizon argidatorrak

 bear dan lekura,

 juan ta jarri, digute

 alduten ardura,

 ta badakigu andik

 eskatzen zaigula

 ayeke au dabilkiten

 eginkizun ura,

 guk emendikan aintzat

 artu dezagula.

 

 9

 

 Gaur ondo datorkigu

 danon batasuna,

 utzirik dabilkigun

 ezberdintasuna

 ainzat artu dezagun

 eskenintzen zaiguna,

 ez izanagatikan

 nai zan bezin ona,

 badakigu bestela

 ezer ez dagona.

 

 10

 

 Jakiñik ayek an zer

 asmo dabillkiten,

 eta naiz ez ukatu

 nola zor diguten

 bildur gera entzun gou

 egingo diyoten

 ea ba emen zerbait

 laguntzen zayoten,

 ez ditezen Madrid'tik

 esku utzi irten.

 


inprimatu