inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Garmendia, Txomin - Mendizabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garmendia, Txomin
Mendizabal

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
955.zk.
Orrialdea:
18

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Garmendia - Mendizabal

 

 G.

 

 Familian'e sortutzen dira

 aldizka hainbeste ekaitz,

 egia da bai fameli eder bat

 hazi det umore alaiz,

 ustegabeko etsai txarren bat

 hemen azaltzen bait da maiz,

 ta berri hori jakin detanen

 ni erabat tristetu naiz.

 

 M.

 

 Gauza horretan nik ez dut egin

 horrelako pekaturik,

 urtek aurrera doazkit eta

 ia nago gaur zaharturik,

 zure alaba ustegabean

 bihotz barrura sarturik,

 hura bihotzez maite badet nik

 ez dezu zer tristeturik.

 

 G.

 

 Egia da bai lagun zahar hau're

 ez dela egongo hutsikan,

 aingeru batena joateko

 batere ez dauka lotsikan,

 mutil gazte batizandu balitz

 hartuko nuen pozikan,

 nere alabak ez du merezi

 usatutako gauzikan.

 

 M.

 

 Zahartuta nago baina sasoia

 nik'e banuen lehenago,

 ta ondo dakit abildadea

 gerozaz eta beherago,

 nere barrua neska horrekin

 gaur maiteminduta dago,

 itxura zaharra dadukat baina

 oraindik sasoien nago.

 

 G.

 

 Nere iritziz bildu zerade

 nere etxeko kaltean,

 senti bezela esango (d)izkizut

 guzizko borondatean,

 zure sarrerik nik ez nuke nahi

 gure etxeko atean,

 sasoia ere gauz ederra da

 itxurarekin batean.

 

 M.

 

 Zure gustoko mutila ez naiz

 hori nago antz emanik,

 baina atzera ezin det egin

 hura gustoko izanik,

 eta aurrera jarraitutzeko

 asmo sendoa daukat nik,

 biok elkarri maite bagera

 zuk ez dezu zer esanak.

 

 G.

 

 Lagun zehar zu gaur zahartua zaude

 gure alaba dago gazte,

 alkar ondo maitatu ezkero

 biok ondo bait zoazte,

 kontseju batzuk emango dizkat

 zertan mila buru hauste,

 hortik aurrera munduan zehar biok

 konpondu zaitezte.

 

 M.

 

 Lehendabiziko jarri dituzu

 hainbat ostopo ta traba,

 nik bide horri ekin nion da

 orain zertarako laga,

 esanak esan bihotzez maite

 bait det nik zure alaba,

 azkeneraino joan nahi nuke

 bere konformatzen bada.

 


inprimatu