inprimatu
Neure Jesus, errukiya
Izenburua:
Neure Jesus, errukiya
Sinadura:
Garitaonandia, Balbino
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garitaonandia, Balbino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
151-152

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Neure Jesus, errukiya

 

Garita-Onandia, Balbino

 

 Kantaurrea.

 

 ¡Jesus! eskatzen deutsut

 Neuk parkaziñua;

 Lotsaz beterik nator

 Guztiz damutua.

 

 Kantaldiak.

 

 Bigundu, kristiñaua,

 Biyotz gogor ori,

 Damuz begiratuaz,

 Arren, arimari.

 

 ¿Noz arte biar dozu

 Egon pekatuan,

 Ikusirik zauzala

 Ia inpernuan?

 

 Deyezka dago Jesus

 Zeure Jaun maitia,

 Bere besoetara

 Nai dau' zu juatia.

 

 Alperrik bizi izan nas

 Pensaurik-bagean,

 Nun biar dodan izan

 Illten nazanian.

 

 Neure biyotz guztiko

 Jesus chit maitia;

 Badakit neu nazala

 Eralla zuria.

 

 Egite dongakaz ta

 Ibilli charrakaz

 Josi zaitudaz, Jauna,

 Ultze gogorrakaz.

 

 GURE AMA-DONEELLARI.

 

 Kantaurrea.

 

 Egizu zeuk, Mariya,

 Gu gaitik erregu,

 Eriyotzake orduan

 Ez gaitezan galdu.

 

 Kantaldiak.

 

 Zeure izen santuak,

 Baliya bekiguz:

 Zeure Biotz onean

 Usteak guk doguz.

 

 Egizu etc.

 

 Bein bere iñor ezta,

 Ta bai, Maria, Zu,

 Ama izan ezkero,

 Donzella gelditu.

 

 Egizu etc.

 

 Zeu zagoz erregutzen

 Jesus Semeari,

 Parkatu deigun emen

 Pekatariyori.

 

 Egizu etc.

 

 Egon zadiz laguntzen

 Zeu nere onduan,

 Ama-maitea legez

 Eriotza-onduan.

 

 Egizu etc.

 


inprimatu