inprimatu
Maite Jainkoa
Izenburua:
Maite Jainkoa
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
266.zk.
Orrialdea:
1

Maite Jainkoa

 

Zubigar

 

 Ludi ontako gizona

 nain gaizto eta naiz ona

     aberats ba'da

     izango da ba

 begirakun aundikoa

 baten ere aidegoaz.

 

 Eukitzen dute maiteki

 bere naia aseaz beti

     eta gañera

     ezpadu berak

 ezer bear ta deus aintzen

 an dira zerbait eskeintzen.

 

 Beren itz samur legunaz

 ludi ontako zoruna

     igarokorra

     gañera uskorra

 nai dute aiek arkitu

 ¡naiz Jainkoaz ez oroitu!

 

 ¿Zergatik ez degu maite

 zeru ta lurraren Jabe

     dan Jaungoikoa

     bet-betikoa

 Berak ematen ba'digu

 bizi maite dezagun?

 

 Ludiko jeun aberatsa

 goiko Jaunarentzat utsa

     dala oroitu,

     ez iñoiz aztu,

 orduan izango gera

 zoruntsu Ark nai bezela.

 

 Aberastasun aundiak

 Jaunak guretzat jarriak

     lortutzezkero

     ein bear bero

 Bere agindu garbiak

 utsik ein gabe guziak.

 

 Euki dezagun maiteki

 Bere naia aseaz beti

     goian zorundun

     gurtu dezagun

 Jaun aberats iraunkorra

 ta gañera ezuskorra.

 

 Ezpadegu Jaune maite

 azaltzen gera biozge

     ¡ta gero negar

     an egin bear

 geren erraiak lerturik

 nain izan guztia alperrik!

 

 Gizona: maite Jainkoa,

 gure itxaropen osoa

     gero berandu

     izango degu

 ludian gaur iltzen dana

 bizitzen gaur asten da ba.

 


inprimatu