Gogape-zimikoa
Zubigar
Lurgain samurrean sotil dagoan
landaretxoaren antzekoa da
gizon-landare
sotila ere.
Samur-ederra
goiz-eguzkiaren printza bezela.
Aal-eguzkiak goiz-artsaldetan
apa dagiate buru-gaņean
ttonttor-gandorrek
biziki indartzen
zaizkiotela
goiz-eguzkiari garra bezela.
Bizitza gozoan argitsu daude
ar-zimiko txarrik ez duten arte
ta onek poztu
egiten digu
biotz epela
goiz-euzki-sorrerak bezel-bezela.
Baņa... luartz txarrak, lur biotzean,
landare-zaņetan kosk-egitean,
xurten muin oro
igartzen dio,
ta iltzen da bela
illunar-euzkia bezel-bezela!...
Ta zoli azi dan gizakumea
bizitz-zelaiean naiko indartzean
sator-luartzen
zimiko sorrez
gotilluntzen da
illunar-eguzki aula bezela!,
Biotz-giņar gaziz oldozkor dabil....
betarte ubelez illuntsu beti:
gaizki egiņen
zulatze miņez
oso goibela
eguzki illoria bezel-bezela!...