Errukarria
Zubigar
Gauan-gauerdi erri loituan
lizunkerian ibilli zaigun
gaztea
bildur da noski etxe bideko
ildei ondotik gauaz etxeruntz
juatea.
Burnizko atez ta lau orma aundiz
itxita duden ezur ustelen
aurretik
barruak dardar eiten diola
igarotzen da beti gazte au
ixillik...
Bertan agitz beltz arkitzen diran
zuaitz erriak erabiltzean
aizeak,
zerbaiten otsa nabaitzen du ta
txit tente jartzen zauzka buruko
illeak.
Begi-searka begiratzen du
barrurontz asnas estu samarrez
atetik
norbait altxako ba'litz bezela
sakonki bertan irikia dan
zulotik.
Zulo berri bat ikusten ba'du
ailtzur-endaiak antxe dauzkana
ondoan
ikara onek izerdi otzaz
bustitzen dio tanpadaz daukan
kolkoa.
A gazte, gazte... ez ikaratu
ildegi ortan ez dezu-ta autsa
besterik
ez ikaratu an ezerk ezin
ein lezake ta zure barruan
kalterik
żEta etzaitu ikaratutzen
ain nardagarri dabilkizun gau
illunak...?
żez dizu jartzen illerik tente,
barrua dardar ta asnasa estu
lizunak...?
Lizunkeria da gokaiztoak
atsegin duan janari edo
jakia
Ħeta zurekin adiskide da
ta ezin neurtu egiten dizun
kaltia!
Bizi zerala usteltzen doa
zure gogo on ta ajolkabe or
zabiltza
Loikerietan orakatua,
gauan-gauerdi nonai boteaz
kiratsa.
Ikara zaite ikaragarri
dan zure gogo ustel usaidun
orrekin
ta zure biotz errukarrian
pozez bizi dan etsai goiztotik
alde-egin...