inprimatu
Ekaitza
Izenburua:
Ekaitza
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
300.zk.
Orrialdea:
1

Ekaitza

 

Zubigar

 

 Odei mordo beltz illuntsu arek

 irentsi dizka eguzkiari

 urrezko printza zoragarriak

 eta ortzea goibel da ageri

 

 Ekaitz mingarriaren aizeak

 zuaitz adarrak apurtu ditu

 ta tximistargien burnariak

 ausiaz erria txit illundu.

 

 Burrukan dabiltz odei astunak

 odotsez lurra dardaratuaz

 eta arri jasak gañean dira

 bazter guztiak txit ondatuaz.

 

 Larrutu dira zelai galantak

 ta igali zuaitz ederrak spoildu,

 sendo ta eze ziran soroak

 sakonetara oso amildu.

 

 Tximist zorrotzak zartatu ditu

 zuaitz zutikakoen enborrak

 eta ostea bildurti dauka

 bildurgarri dan ekaitz gogorrak.

 

 Aserre dabil itxas aundia

 arroka artean uinak lerturik

 eta gañean dauzkan ontziak

 oso ezpada zerbait ausirik.

 

 An arki diran arrantzaleak

 estu dabiltza launtza eskaka

 ta itsas-ertzean beren sendiak

 Goiko-Ama'ri ziñez otoizka.

 

 Artzaira ere bere bordara

 sartua dago ardi ta guzti

 eta ez dauka bere larriak

 arindutzeko iñon laguntzik.

 

 Ukulloetan aberetxoak

 marru dagite agitz itunki

 eta txoriak "pio" ixil bat

 belar-metaren azpi-azpitik

 

 Arri ta kaskabar jasa aundiaz

 uzta guztiak narreztu dira

 ¡tamala baña egiz ekaitzak

 eraman gaitu ondamendira!

 

               * * *

 Jainkoa dabill, oartu

     eta lortu

     deguna artu.

 


inprimatu