Ama eskera gaxoa!
Iruzubi
Egun guztia zutzaz oldozten
igaroten det nik, ama,
eta arratsean ezin lo egin
hiltzera zoaz, hau lana.
Jaikitzen naiz, ba, laguntza billa,
laxterka pozik zugatik,
bainan alperrik, nere amatxo
ia hiltzera, gugatik.
Bular gozoa ase zenduan,
semeak zaitu ukatzen,
hau oinazea ama maitea,
negarrez nago urtutzen.
Txikitandikan beti izan dizut
bihotzeko nahitaouna,
horretxegatik ia go du det
zugaitikan osasuna.
|