Bere semechuaren opaz
Gamboa, Jose
Zentigarrizko kupitasunak
sutuastendit barrena,
oroitutzera nola daukasun
biyotz biyotzetik pena
galdu zenduban ezkeroztikan
zere semecho zarrena
zori onezko echeko posa
izandu biar zubena.
Aldi askotan nabaitu zaitut
aur gasochua aitortzen
begiyetatik malko anpallu
galanta zaizula lertzen,
euskaldun puru leyal jatorra
izango zula urasen
osasun onek diapeari
baldin baziyon laguntzen.
Batayatuta gogoratzen naiz
San Bizente-tikan nola,
irten ziñaten pozgiro gozoz
neroni beida nagola,
zu entzuten da kontu kontari
lagun zar Pepe Artola
esanaz euskaldun ona izateko
partzia erantzi ziyola
Nonbait komeni etzan gasua
bizitutzia munduban
bere ama ta aita maitiak
dezio zuten moduban,
gerostik beti bera daukasu
biyotzian da zentzuban,
¡gerta dedilla bada betiko
aingeru ura zeruban!