Neri deritzan Galtzaundi
Galtzaundi
1
Neri deritzan Galtzaundi:
Apellidoa det Goņi!
Aldasoro izen-goitia
Deritzan neroni!
Hiltzerikan ez nuen
Lenago pentsatzen;
Baņan oraingotikan
Ez naiz eskapatzen;
Testamentua egitera
Noa ni len bai len,
Nere ahideak
Lasaitu ditezen!
Ta Galtzaundi
Ta Galtzaundi
Appellidoa det Goņi!
2
Aitaren, Semearan,
Espiritu Saintuaren,
Jaun zeruak lagun zaitala
Lan onetan neri arren!
Sentimendu bakarra
Daukat barrenen
Alaba ipurtaundia
Utzitea hemen...
Horra neregatikan
Oiek nola dauden
Jaunak eraman nezala
Zerura len bai len!
Ta Galtzaundi:..
3
Nere len kusi Pokodinerori
Nai diozkat bada utzi
Nere ezkatzeko estanteria
Bere jenero ta guzi...
Baiņan hango kristalik
Ez dezala hautsi!
Bestela utziko diozkat
Guziak Ramosi!
Egiten badiote
Jaun oni igesi,
Laster joanen zaizko
Damak Rodrigezi
Ta Galtzaundi...
4
Ni hil-ta gero emaztea
Penaz hilgo balitzake,
Nere ondoan enterratzea
Iņola albalitz nai nuke;
Eta gaiņean jarri
Letra bat haundia:
ĢHemen dago Galtzaundi
Eta konpaiņia!ģ
Poz handia baduke
Tolosako herriak
Merkatuko baitira
Ordun edariak.
Ta Galtzaundi...
5
Entierrua nai det egitea
Neri bigarren klasean:
Lau zapatarik erematea
Gaiņera berriz aldean!
Jota nabarra joaz
Enpero kalean
Sobrekama balkoitan
Naramatenean;
Arremele zubian
Azken-azkenean
Zagi bat arno jarri
Kajaren gaiņean!
Ta Galtzaundi...
6
Ni oraindaņo egin izandu
Diten testamenduak
Gaur bestetikan izango
Aiek danak borratuak!
Eta orain firmatu
Ere testigoak.
Aditu baitutzue
Gaur nere konduak,
Ichilik iduki arren
Nere sekretuak!
Dametako iturrian
Edan kuartillu bat
Ta Galtzaundi...
|