inprimatu
Neri deritzat Galtzaundi
Izenburua:
Neri deritzat Galtzaundi
Sinadura:
Galtzaundi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Galtzaundi

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
19

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neri deritzat Galtzaundi

 

Galtzaundi

 

 1

 

 Neri deritzat Galtzaundi,

 apellidua det Goņi,

 Aldasoro izen goitia

 deitzen dira neroni;

 iltzerikan ez nuben

 lenago pensatzen,

 baņan oraingotikan

 ez naiz eskapatzen,

 testamentua egitera

 nua ni lenbai len

 nere parientiak

 lasatu ditezen

 

 Ta Galtzaundi,

 ta Galtzaundi

 apellidua det Goņi.

 

 2

 

 Aitaren, Semiaren,

 Espiritu Santubaren,

 Jaun zeruak lagun zaidala

 lan onetan neri arren;

 sentimentu bakarra

 daukat barrenen,

 alaba ipurtaundia

 utzitzia emen;

 orra neregatikan

 oyek nola dauden,

 Jaunak eraman nazala.

 zerura lenbai len.

 

 Ta Galtzaundi...

 

 3

 

 Nere lengusu Pokoflinori

 nai diozkat bada utzi,

 nere eskatzeko estanteria

 bere jenero ta guzi;

 baņan ango kristalik

 ez dezala autsi,

 bestela utziko dizkat

 guziak Ramos'i;

 egiten badiote

 jaun oni igesi,

 laister juango zaizka

 damak Rodrigez'i.

 

 Ta Galtzaundi...

 

 4

 

 Ni ilda gero nere emaztia

 penaz illko balitzake,

 nere onduan enterratzia

 iņola albanitz nai nuke;

 eta gaņian jarri

 letra bat aundiya;

 Emen dago Galtzaundi

 eta Kompaņiya;

 poz aundi bat artu zun 

 Tolosako erriyak,

 merkatu ziralako

 ordun erariyak.

 

 Ta Galtzaundi...

 

 5

 

 Entierrua nai det egitia

 neri bigarren klasian,

 lau zapatarik eramatia

 gaņera berriz aidian;

 jota nabarra juaz

 enpero kalian,

 sobrekama balkoitan

 naramatenian;

 Arramele zubiyan

 aizken aizkenian

 Zagi bat ardo jarri

 Kajaren gaņian.

 

 Ta Galtzaundi...

 

 6

 

 Nik oraindaņo egin izandu

 ditean testamentubak,

 gaur bestatikan izango dira

 ayek danak borratua;

 eta oraiņ firmatu

 ere testigubak,

 aditu baituzute

 gaur nere kontubak

 isillik idukiarren

 nere sekretuak,

 Dametako iturriyan,

 eran kuartillu bat.

 

 Ta Gazltzaundi...

 

 


inprimatu