inprimatu
Idazkiya
Izenburua:
Idazkiya
Sinadura:
Agirre, Jose Maria (Lizardi, Samaiko-Zulo, Zarauz'tar Sabin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre, Jose Mari

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
14-15

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Idazkiya

 

Samaiko-Zulo (Lizardi)

 

 Ai "Mendi-Lauta"

 aizkide ona

 ta adar jotzalle

 bikaña...

 Bai-nitxekiyan

 asto nitzala:

 txori nitzanik

 ez baña!...

 

 Ia uste orretan

 bizi-izan-arren

 eniyan poza

 makala,

 gogoratzian

 astuak ere

 zerbaiterako

 dirala...

 

 Gaur, bat-batian,

 ille zakartzat

 nitxeuzkan luma

 bigunak

 arropuztuta

 jarri zizkidak

 ire zuritze

 legunak.

 

 Baña, gauz batek,

 Txomin neria,

 gustiz samindu

 natxiok

 Alkondara-utzik

 leyoratzia,

 Txomin, egoki

 etziok!...

 

 Su-kanpayarren

 ba'litz e... tira!...

 eztiyat ezer

 esaten...

 Bañan asto bat

 ari dalako

 entzun-aldi bat

 ematen?...

 

 Alde batetik,

 aize gaiztua...

 Bestetik, aujaz...

 ¡auxe bai!...

 atso goiztarrik

 auzuan ba-dek

 berritsukeri...

 -gairik-zai?...

 

 Ez, Txomin txiki...

 Alkondara utza

 gustizko jantzi

 motza dek

 ta i bezelako

 zaldun benari.

 etzegokiyok

 orretxek!

 

 Zer?... Txorkatillak

 ukutzeraño

 bai-dala ire oi-

 -atorra?...

 Ortaz, Pilipa'k

 berriz e, jaitan,

 erreko al-dik

 txokorra!

 

 Baiña, jolasak

 alde batera,

 ezin gerraikek

 onela...

 Ala ik oitura

 txar ori laga...

 ala ni ixildu

 bestela!

 

 Zergatik nagon

 galdetzen didak

 ain luzaruan

 ixillik...

 nere lagunoi

 adirazteka

 bizirik naizen

 ala illik?

 

 Txoriya ba'nitz

 esango nikek

 kayolpetuta

 nagola,

 lanaren neke

 nagigarria

 dalarik nere

 kayola...

 

 Ta kayolpeko

 txori lotubak

 eztik abesten

 egundo

 azkiak ainbat

 sarritan... ezta

 basuan bezin

 bigundo!

 

 Txoriya ba'nitz

 esango ni... ezta

 basuan bezin

 bigundo!

 Txoria ba'nitz

 esango niek

 zelai kutun bat

 neukala,

 ta antxe bakarrik

 abestutziak

 pozik ematen

 zidala...

 

 Bein, ekaitz batek,

 ego-ekaitzak,

 zelai orixe

 jo ziyan,

 ta ango txoriyok

 igesi ziyen

 urrun, egada

 biziyan...

 

 Baña, zelayan

 aize zakarrak

 baretu diran

 garayan,

 berriz txoriyok

 pozaren-pozez

 atzartu dituk

 zelayan...

 

 Esan-biarrik

 eztiyat, noski,

 nungo zelaya

 dan ori...

 EUZKO-DEYA dek...

 Naiko bidertan

 izan aiz bertan

 eori...

 

 ***

 

 Agur... Bai-niak,

 onenbestez ba

 jardun al-diyat

 naikua...

 Ta nere otsik

 entzutiarren,

 ez geio iriki

 leyua.

 


inprimatu