Mundu biribilla
Gaiztoa
Irrati berriak
Gure erriai lagundutzea
Guztion egin bearra,
Naiz da izan geienean au
Lan astun eta gogorra.
Irrati auek egin lezazke
Errientzat lan ederra,
Baņan ortako saia bear degu
Ematen gure indarra.
***
Euskalduna puntorik geienakin
Naiz da batzuk gogoratu ez
Euskera bear zanikan
Zeruko Jaunak lana egin du
Beti bezela goitikan;
Esamiņetan burua argituz
Erriai lagundurikan
Lan ortarako aukeraturik
Euskera duna pozikan.
***
Bi pelotariei
Nor geiagoka bi euskaldunek
Egin ziguten burruka,
Ortzak estutuz pelota joaz
Izardi zala tantoka;
Jende guztia egon eziņik
Oientzat zala txaloka,
Azkarate ta Atano'n esker
Biotza gendun saltoka.
***
Frantziako ikasleak eta langilleak
Urrean degu oraingo ontan
Naigabe eta burruka
Frantzi guztian asi bai dira
Gizon guztiak indarka,
De Gaulle jauna larrian dala
Danak ditula aurka.
Oraingo ontan lendakariak
Naiko lanak badauzka.
***
Nere emazteari
Egun onetan bertso batzuek
Jarri nai dizut zuretzat
izan ere gaur zazpi urte dira
Artu ninduzula zutzat.
Ordu ezkeroz zeru goitikan
Laguntza degu biontzat,
Maitasun garra beti piztuta
Izan dedilla guretzat.
Aurrenengotik aitortu nai det
Nere bizi modun berri
Ta ortarako itz asko gabe
Askar egingo det ori.
Lana egin bear danak bezela
Izango bada janari,
Baņan etxean nere maiteak
Maitasuna dit ugari.
Zazpi urtean nere bizia
Benetan zuk poztu dezu,
Ta biotzeko nere egarria
Asetu egin didazu.
Bakardadean arkitzean ni
Deadarka natorkizu...
Zure ondoan berialaxen
Izaten naiz ni alaitsu.
Une onetan nere biotzak
Nai ditu eman eskerrak
Baņan mingaņak nai izan arren
Ez dauzka orren indarrak,
Orregatikan azaldu ezin
Barruan ditudan garrak...
Poz-pozikan nik esaten dizut
Nere maitea eskerrak!!