Mundu biribilla
Gaiztoa
Martin Lutero King
Ameriketan orain artean
Beltzak dirade azpian
Naiz da saiatu urte askoan
indar beteaz lanian,
Izan nairikan egun batean
Zuriak duten mallian.
Beren eskea bete artean
Ez dira izango pakian,
Arrazoi aundiz nai dutelako
Berdiñak izan ludian.
***
Ura
Toki batzutan ura naikoa
Beste batzutan bearra,
Orregatikan alde oietan
Bizitza degu gogorra.
Edateko ere urikan ez da
Urrutira joan bearra,
Zelaiak ere ez dute izango
Askotan ortxe belarra.
***
"Eurovisión" abesti sariketak
Espania'ko abesti onek
Badu azaldu saltzia:
Lenengotikan asmoa zuten
Serrat'ek au kantatzia.
Bañan asmoa izanik onek
Izkuntza aldatzia,
Jarri Massiel urrengo eta
Tokau danak zapaltzia.
***
Glasgow'ko istilluak
Lanik gabean bizi nairikan
Toki askotan gaztea
Saiatutzen da alegiñean
Indarrez bete-betea,
Gogor tiratzen apurtu arte
Barruan duan katea,
Uste gabean sendi askori
Egiñik miñ ta kaltea.
***
Retegi'ri
Oraingo ontan zure pausoak
Danak dirade goora,
Aurtengo ontan iritxi zera
Zu onenaren ondora;
Oien ondoan bear dezu zuk
Bazera oien parera.
Bejondeizula Retegi eta
Jarrai zazula aurrera!
***
"Angelus'a" pelota-lekuan
Baten esana ez degu ezer
Usaio zar bat galtzeko,
Galdu ezkeroz izaten bai da
Izkutatutzen betiko.
Bere iritxi azaldu digu
Mikel'ek guk pentsatzeko,
Orain da ordua irakurlea
Nai dezuna esateko.
***
TVE'ko programan neskatxa euskaldun bat
Billatu nairik dabiltza orain
Gauz guztietan onena,
Ta aste batzutan azaldu zaigu
Neskatxa bat euskalduna,
Galdera asko errexak ditu
Astean bat piper-duna.
Dana onela izan eskeroz
Neu ez nitzake azkena!
***
Esne billa
A zer parea billatu zuan
Beiai esnea biltzeko!
Bi ordu luze egiñalean
Beia jarriazitzeko,
Beste guztiak asarreturik
Esne paltan gozaltzeko.
Ikusi oi da gudaritzan bai
Bakiñabat onelako!