Mundu biribilla
Gaiztoa
"Aspirina"
Danen artean sendagai onek
Oraindik badu indarra,
Mundu onetan askotan degu
Pastilla onen bearra;
Miñez izanik buru, belarri
Ta batzuetan bizkarra
Egiten digu askotan beintzat
Orrek mesede gogorra.
***
"Fagor'eko" txirrindulariak
Naiz da esan urte onetan
«Fagor'ek» dula indarra
Euskaldun auek erbeste-aldean
Jira egin dute kaxkarra.
Olako jirak irabazteko
Uriona zan jatorra,
Ura iltzean Euskal-erriak
Artu zun pena gogorra.
***
Autoen gorakada
Euskal-errien geientsuenak
Dituzte oraintxen autoak,
Alde batera utziaz danak
Leno zituzten motoak;
Auen ondoan izanik aiek
Askoz geiago gastoak...
Oraindiokan ez du erosi
Zure lagun dan « Gaiztoa'k».
***
Biotz berria
Toki batzutan bonbak asmatzen
Burrukarako prestatzen,
Egiñalean saiaturikan
Danoi bizia moztutzen;
Bañan ala're gure artean
Batzuk dirade saiatzen
Beren ingurun dituzten danak
Biotz-biotzez maitatzen,
Dutena emanaz, alegiñean
Miñez diranak sendatzen.
***
USA'ko lendakaritza
Garai auetan geientsuenak
Nai dute errien laguntza,
Ori gabean izango bai da
Bide ori oso latza.
Mundu onetan Ameriketa
Izanikan aberatsa
Aspaldi ontan berekin bai du
Naigabe edo gaixotza,
Saiatu bedi aukeratutzen
On izan dezan bizitza.
***
Spencer Tracy
Mundu onetan gizon bezela
Saiatzen bada portatzen
Gure atzetik aldegin arren
Zalla izaten da aztutzen.
Beste munduan zorionean
Badago ura gozatzen,
Guztiok degu saia bearra
Arentxen lanak saritzen.
***
"Xagua" deitzen dioten gizona
Xagu txikiak beren atzetik
Beti dituzte katuak
Bañan ala're geienen beintzat
Ez dira iltzen gosiak.
Ala ta guztiz sai ditezke
Nolanai saitzen pausuak
Uste gabean bestela oiek
Itoko ditu tranpiak.