inprimatu
Astoaren gertakaria
Izenburua:
Astoaren gertakaria
Sinadura:
Gain-behera
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gain-behera

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
472.zk.
Orrialdea:
3

Astoaren gertakaria

 

Gain-behera

 

 1

 

 Bazen asto gris ttipi bat

 Zena bethi perestia,

 Asto gris, segur, ttipi bat

 Zena bethi gichakoa.

 

 2

 

 Arats batez zen lokartu

 Lana finitu ondoan.

 Arats batez zen lokartu

 Idiaren berokian.

 

 3

 

 Arats hartan hain justuki,

 Gertatu mirakulia,

 Arats hartan hain justuki

 Bazen haur sortu berria.

 

 4

 

 Haur hura zen Jesus Jauna

 Lastoan zena lokartu!

 Haur hura zen Jesus Jauna

 Astoak baitu berotu.

 

 5

 

 Zoin den ederra, charmanta

 Zion astoak, kantian.

 Zoin den ederra, charmanta

 Zion bi irrintzinetan.

 

 6

 

 Bainan errege gachtoak

 Hiltzeko Jesus ttipia,

 Bainan Herodes gachtoak

 Igorri trope guzia.

 

 7

 

 «Asto ttipia, teinta»

 Dio Birjinak ikaran,

 «Asto maite, fidela

 Ihes behar dugu Joan».

 

 8

 

 Astoak bizkarra eman

 Maria jar dadin hartan,

 Astoak bizkar gainean

 Karga eztia ereman.

 

 9

 

 Trostan, arrastatu gabe

 Fite ditu pasatiak,

 Kalupan, akitu gabe,

 Pentzeak eta mendiak.

 

 10

 

 Horra nola asto batek,

 Zelakotz bethi perestu.

 Asto chinple ttipi batek

 eraukun Jesus salbatu.


inprimatu