Maitasuna
Gabilondo, A.
1
Zor diot eta, maitasunari
jarri nai diot bertsuak,
bereren bidez sortua banaiz
ni mundura gurasoak;
maite ninduan batek eragin
zidan lenengo pausuak,
gozotasunez berdin gabeak
dirade horren besuak.
2
Da egiazko maitetasuna
nik azaldu nai nukena,
jakiņagaitik behar bezela
egin ezin nezakena,
diru gorroto ta harrokeriak
sarri zapaltzen duena
ta ondo izateko bera naikoa
horrek ematen dit pena.
3
Maitasun gabe izatekotan
gizona sortzen da aula,
zentzun dun batek ezin ukatu
derrior behar degula;
arnasa dedan artean neri
etzait aztuko sekula,
nik ezagutzen ez zindudala
zuk zerbitzen ninduzula.
4
Berdin gabeko maitetasuna
nik darabilzkit buruan,
naigabe danak aztutzen din
hau sentitzen den orduan;
ez jakin betek ez du neurtzerik
berak zenbat on ein duan,
gizonagandik Jaunak berentzat
hau bera eskatu zuan.
5
Haurra altzuan dun ama bati
jarri zaitezte begira,
hain maite duan haura konpontzen
konturau gabe hari da;
batean muxu ematen dio,
bestean lepotik jira,
maitasunaren atal garbi bat
anai arrebak hori da
6
Benetan maite dan gurasoak
haurtxo bat datorrenian,
zer atsegiņa sentitzen duten
bihotzaren barrenian;
ezin ulertu maitetasunik
sentitzen ez dan tokian
iai maitasuna zure doaiak
zein zoragarriak dian.
7
Maitasun horren azia aurrak
darama bere barruan,
ta ingurukoak zoratzen ditu
ernetzen dagon orduan;
parre gozoaz aitortzen du
bera zeiņek maite duan,
eta ordaina eman nai dio
zorra baleuka moduan.
8
Haurrak hazitzen diran orduan
mutil da neska egiten
maitasunaren beste atal bat
dute barruan sentitzen;
beharrezkoa nola dan hori
ez lotsatu azaldutzen,
baina gaztetxo ez zazu utzi
lokatza artean zikintzen.
9
Badaki, ez dezula nai entzun
zuek gu zaharron dearrik,
alare ez det nik nai ikusi
zuen tartean begarrik
erabiltzen baldin badezu
maitasun fiņa ez dezutela
sinistu gero ez dezutela
diburziuan beharrik.
10
Gaur mingain askok honela dio
maite dezagun herria,
eta badauka maitetasunik
honetara bere tokia;
bihotz barrutik maitatu eta
zaindu bakoitzak beria.
baina hortarako ez dedukagu
zertan zapaldu bestia.
11
Maitasunean ez eman inoiz
gorrotuari lekurik,
hoiek ez dago inolaz era
behar bezela lotzerik;
herrion bizi den urkoaren
pentsakera neurtu barik,
agintzen duan agintariak
ez du maitatzen herririk.
12
Bere ustetan egia dio
gauza hau idatzi dunak
gauza guztiak konpondu leizke
egiazko maitasunak;
inori gaitzik ez dio egitan
hain ditu ego bigunak,
harmarik gabe igaro leizke
mundu hontako egunak.