Gudaritza
Gudaritzak sortu du
hainbeste armoni
piskat aztertutzea
ez ahal da komeni;
zulo horretan nola
aurkitzen naizen ni
bertso batzuk nai ditut
gai hontan ipini,
eta sortu ninduen
lurrari eskeini.
Sortu leiken galdera
denontzat berbera:
nundik da gudaritzak
izan dun harrera?
erantzuna, kondairak
dakarki aurrera:
euskaldun lege-zarrak,
sartzean lurpera
hor du bere jaiotza
eta etorrera.
Orain dela eun urte
Canovasen hitza;
hartuz bere eskuan
euskaldunon giltza,
gure Aberriaren
lege zarrak pitza,
kontribuzioak sortu
eta gudaritza
harrez gero honela
hargatik gabiltza.
Beraz, Canovas dugu
gaitz honen zuztarra
emanaz gaztetasun garra;
otsoen zerbitzuan
bildotsan indarra;
otso, hoien morrontzan
ibili beharra
hau da, Euskadik duen
naigabe bakarra.
Irten nahi dugu, gazte
guztiok gudari;
baina zer helburukin,
garbi da nabari;
maite dugun Aberri
honen zerbitzari,
burruka aldietan
eginez gidari
beharrezkoa duen
askatasunari.
Orain arte izana
etsai nabarmena,
bere mesederako
euskaldun almena,
naiz barruz gorrotatu
hainbeste ordena,
halare, bete behar
esandako dena
hau da, tristea eta
samingarriena
Bi ertzetan gorria,
erdian du "ori",
zapi atzerritarra
da guretzat hori;
belaunika arazi
aurrean denori;
nortasuna kentzeko,
"gu" euskaldunori,
baina sare hoietan
ez gara erori.
Zapirik ez dugu nahi
holako kolorez,
orain ez dugu maite
eta gerore, ez
hori, besarka behar
haintzaz eta ospez,
laztanduko genduke
poz eta ohorez
ikurrina balego
zapi horren ordez.
"Gudari" agindua
tartean dagola
atzerrian hainbeste
gazte gaude hola,
Naiz eman Cartagena
berdin da Ferrola
gorde nai dugu beintzat
ahal bada inola
zainetan dabilkigun
euskaldun odola.
Agindu hau noiz arte ?
egin leike galde
Aldakuntzan ustea
badegu alare.
egiten garenean
lege zarran jabe
gudaritza hautsirik
biziko gerade
atzerrira morrontza
gudari joan gabe.
Hori da helburu bat;
gaurkoz nagusia
bestela laister dugu
azken igurtzia,
"gerora" begiratuz
dago ikusia:
gaur guri beharturik
hor erakutsia,
mesederako izan
leikela guzia.
"Canovas dugula gaitz
honen zuztar dena"
hori da nik haseran
aitortu dutena.
Opari hau eginez
dijoa azkena
lortu dezagun azkar
Fueron itzulpena
eta horrek eskatzen
duen ondorena.
|