inprimatu
"Gu taldea" edo 8 pilotari Ameriketan
Izenburua:
"Gu taldea" edo 8 pilotari Ameriketan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1426.zk.
Orrialdea:
5

"Gu taldea" edo 8 pilotari Ameriketan

 

 1

 

 Etorri ziren Europatik zortzi bat pilotari

 Ohore egiteko gure Euskai-Herriari.

 

 2

 

 Lehen astean izan ziren'Elkoko herrian

 Bide ainitz kurriturik Nevada guzian

 Lo egiten zuten denek «Star»-go hotelian

 Iratzartzen ere usu treina pasatzian.

 

 3

 

 Bigarren astean jautsi ziren Boisera.

 Hango behi tropa hardi heien ikustera

 Bizkaiko Euskaldunekin Jasai egoitera

 Kantuz čta pelotaka hoi zen bizi ederra!

 

 4

 

 «Chino»-ko letxerietan dira promenatu

 Euskaldun «Pikenik»-ean ainitz libertitu

 Pilotari lagunekin azkarki berotu

 Adixkide on guziak dituzte estimatu.

 

 5

 

 Bakersfilen ostatuan euskaldun usaiak

 Xingarra eta tripota aragi goxoak

 Pilotari arradoak, hemen oilateiak

 Plaza berria eginez litazke hoberenak.

 

 6

 

 Puenteko familietan denak deskantsatu

 San Diegon arrain handiek zituzten xoratu

 Tijuanan jende xarmantek bere ganat deitu

 Moltsa betea zutenetz eskuz onts'ikertu.

 

 7

 

 San Franciscon zubi horrek nihun ez parerik

 Hango plaza xarmant harek gureri ez zorrik

 Amerikan guk pasatu denbora ederrik

 N.A.B.O. ta euskalduneri eskerrak bihotzetik.


inprimatu