Gregoria'k Antonio'ri
1
Bertsuak ipintzera
nua beriala,
ezkontza baten kausa
meriante dala,
mutill kaskar batekin
gertatzen naiz ala
zer gabiltzan jendiak
jakindu dezala.
2
Nerekin eskondutzen
dala iztzegindu
gezurrez publikatu
txit gaizki egindu,
pretenditu ninduen
bañan ez agindu,
bai gustoko mutillak
biartu banindu.
3
Ni nai ninduen au da
edadeko zarra,
anka bai okerra ta
begiya bakarra,
kolore trixtia txit
gorputza txatarra,
ezaigu allegatu
merkatari txarra.
4
Aditu zein naizen ni
Gregoria Perez,
munduan korrituba
euskalduna nerez,
eznau engañatuko
eroziñek errez,
beintzat len izan dedan
besekuak ez.
5
Antonio Goñi zan
pretendiente au,
gezurrakin lotsetan
erabillitu nau,
ustez baliyo ditut
ark bezelako lau,
ostikuaz joko det
toriatzen banau.
6
Mutillez daguala
oraiñ eskasiya,
neskatxetatik berriz
sobratzen asiya,
galayak badaukate
milla pantasiya,
alare eziñ logratu
naiduten guziya.
7
Ia neskatx lagunak
egon animoso
mutillen burlagatik
ez penarik jaso,
pretendiente ori
dabill abundoso,
ja jai gustokuari
itz egin goxo goxo.
8
Ez nago garai ontan
ezkon gairik gabez,
ugari ditut baña
gustokorikan ez,
Luis da Ambrosio,
Tomás eta Andrés.
ja jai, geyago ere
badabiltza galdez,
9
Atsuak bitarteko
guri itzegiteko,
mutillak berak bildur
dira utzegiteko,
andre billa badabiltz
bost nola baiteko,
ez gaude erozeñek
burla egiteko.
10
Mutillak egon arren
burlaz ta errunkaz,
gaubez ixilik dabiltz
korritutzen ankaz,
zakur asko ipintzen
dituztela zaunkaz,
ibillera txar asko
andregayen faltaz.
l1
Beste jende askori
dizkiyet aditzen
etxez-etxe mutillak
zer moduz dabiltzen,
len esan dan bezela
gauetan korritzen,
gizarajuagatik
naiz ni errukitzen.
12
Ugari badabiltza
pretendientiak,
bañan ni nai bezela
ez balientiak,
kaskarra ta baldatxak
eta tunantiak,
alakuari ezin
iriki atiak.
13
Galai gazte ederrak
ez neri sentitu,
besteri esanik ez
zeontzat aditu,
Gregorik alakuak
ikusi nai ditu,
deskuiduak barkatu,
orra despeditu.
|