inprimatu
Gosez eta... ixilik
Izenburua:
Gosez eta... ixilik
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985.zk.
Orrialdea:
6

Gosez eta... ixilik

 

 1

 

 Ongi ikasiak dire goseak hiltzen diren haurrak

 ez dire ahoa beterik mintzatzen,

 ez dute xahutzen beren ogia,

 ez dira beren ogiarekin jostatzen,

 ez dute haskeltaldirik egiten,

 ez dute "hori ez dut maite" erraiten,

 ez dire jestuka ari aspilla kentzen delarik,

 ez dute dardararik egiten oņoņak ukaiteko

 ez dute zakurrari emaiten beren xingarraren gizena.

 

 2

 

 Ez dire lasterka joaiten, ezdira malda gora hupatzen,

 bihotza pizu dute, bizi dira belauniko

 beren jatekoa ukaiteko begira egoki dira prestu,

 artetan nigar egiten dute luze delarik,

 ez, ez! trangil egon zaitezte,

 ez dira oihuka lotuko

 haur tiki horiek sobera ongi ikasiak dire.

 

 3

 

 Horiek nigar egiten date ixilik,

 ez dire entzuten,

 bain dire tikiak nun ez baitira ere ikusten.

 Badakite beren amaren ganik

 deusere ez dutela ukanen anartean,

 irrisa bilatzen dute errauts pean,

 begiak hesten dituzte estomaka

 kurrukaz bihurtzen zaiotelarik,

 dolore izigarriak sumintzen diotela gorputz guzia.

 

 4

 

 Ez! ez beldur izan, ez dire oihuka lotuko,

 ez dute gehiago indarrik, begiak

 dira bakarrik mintzatzen ahal

 hor daude mugitu gabe, argazki on

 bat egiteko balute bezala,

 beren besoak kururatzen dituzte

 sabel hanpatuen gainean

 hilen dira eztiki arrabotsik gabe nehori.

 Haur tiki horiek ongi ikasiak dire

 nehori desarraņamendurik eman gabe,

 haur tiki horiek ongi ikasiak dire!


inprimatu