inprimatu
Goraintzi
Izenburua:
Goraintzi
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
830.zk.
Orrialdea:
4

Goraintzi

 

 1

 

 Zonbat izar baitaude

 dirdir zeru-gainetan,

 Zonbat ardi alhatzen

 belar jorienetan;

 

 2

 

 Zonbat xori hegalez

 harat-hunat ibilki,

 Hanbat-goraintzi zuri,

 Oi maitea, maiteki.

 

 3

 

 Etzituta gaurgero

 sekulan ikusiko?

 Oren etsigarria,

 hik nuk ni fundituko.

 

 4

 

 Hobe nuke hil banintz

 maiterik izan gabe;

 Hoin goibel eta triste

 orai ez nindagoke.

 

 5

 

 Ikusiko zituta

 berriz ere lurrean,

 Hameka etsimendu

 jasan-eta munduan?

 

 6

 

 Nolako gar zitalak,

 nolako itsas beltza;

 Jin zaizkidan gainera!

 Ai ene zorigaitza!

 

 7

 

 Goiz oroz erranen dut:

 «Ene izar ederra,

 ene kontsolatzera

 noiz itzuliko zira?»

 

 8

 

 Begiak zerratzean

 erranen dautzut gauaz:

 «Ene maite maitea,

 Orhoit zaite ba nitaz!»

 

 9

 

 Ez zaitut ahantziko

 hats piru bat dutano!

 ohean gorputz hil-hotz

 ez nagoen artino!

 

 10

 

 Amak haurra maiteki

 klunkatzen du sehaskan;

 Hil-herrian goxoki

 nahi bainuke etzan!


inprimatu