inprimatu
Goizian goizik
Izenburua:
Goizian goizik
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
349.zk.
Orrialdea:
4

Goizian goizik

 

 1

 

 Goizian goizik jeiki nunduzun

 Espusa nintzan goizian,

 Bai eta zetaz ere beztitu

 Ekhia jelki zenian.

 Etchek. andere zabal nunduzun

 Eguerdi erditan.

 Bai eta ere alharqun gazte

 Ekhia sarthu zenian.

 

 2

 

 «Musde Irigarai, ene joana,

 Altcha izadazu buria

 Ala dolutu othe zaitzu

 Eneki espusatzia?

 - Ez, ez etzitadazu dolutu

 Zureki espusatzia,

 Ez eta ere doluturen

 Bizi naizeno, maitia.

 

 3

 

 Nik banizun maitetto bat

 Mundu ororen ichilik.

 Mundu ororen icbilik eta

 Jinko Jaonari ageririk:

 Buket bat igorri ditadazut

 Lili arraroz eginik,

 Lili arraroz dginik eta

 Erdia phozuaturik.»

 

 4

 

 Zazpi urthez etcheki dizut

 Gizona hilik khamberan;

 Egunez lur hotzian eta

 Gaiaz bi besuen artian, 

 Zitru hurez ukhuzten nizun

 Astian egun batian,

 Estian egun batian eta

 Ostirale goizian.


inprimatu