inprimatu
Goiz huntan ikhusi dügü
Izenburua:
Goiz huntan ikhusi dügü
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
966.zk.
Orrialdea:
6

Giz huntan ikhusi dügü

 

 1

 

 Goiz huntan, ikhusi dügü gure amatto xaharra

 Kausera geia dü ohatü eta bazin afera;

 Ordian zaikü orhitü ihautian girela

 Oihü batez dügü jüntatü gazteria.

 Agur bihotzetik, zahar eta gaztiak!

 

 ARRAPIKA

 

 Egün gira... ixtant bat inganatzen,

 Ez harrit, gü bezala besterik hanitx beitzen.

 Aspaldin khümit ginen eta maxkadak bazien;

 Zahar gaztiak, khantan, dantzan, nulaxe libertitzen;

 Nihun ezta gozatzen nul' eta ziekin heben.

 

 2

 

 Oi zunbat egün llabürra arren zen guretako,

 Bainan etzaikü behala hau guri ahatzeko.

 Bai, zorretan sarthü gira zien khümitatzeko:

 Jin zitie Sohütarat nahi zidienak oro,

 Algar goza dezagün... eta biba Xibero.


inprimatu