inprimatu
Goazen etxerat!...
Izenburua:
Goazen etxerat!...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
906.zk.
Orrialdea:
5

Gozaen etxerat!

 

 1

 

 Goazen etxerat,

 goazen etxerat,

 Erretira ordu da.

 

 Botoila ere hutsa da eta

 Zato etxekanderia.

 Ez dakizia, kantaria

 Maiz dela egarria?

 

 2

 

 Zoazte etxerat,

 zoazte etxerat,

 Erretira ordu da!

 

 Botoilak oro husturik eta

 Hustu behar da lekia,

 Ez dakizia, edalia

 Maiz dela mozkortia?

 

 3

 

 Goazen etxerat,

 goazen etxerat,

 Erretira ordu da.

 

 Orai iluna bildurik eta

 Nekeago da bidia.

 Ez dakizia, hilargia

 Maiz dela gordetia?

 

 4

 

 Goazen etxerat,

 goazen etxerat,

 Erretira ordu da.

 

 Mendian dira Laminak eta

 Sorginen Akelarria.

 Ez dakizia, gau-erdia

 Maiz dela galgarria?


inprimatu