inprimatu
Gizon moskorraren bertsuak
Izenburua:
Gizon moskorraren bertsuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
704.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizon moskorraren bertsuak

 

 

 Gizona ezin jasorik

 Andria ari da

 Farrez urratz en dago

 Jendia begira

 

 Dolores altxa eta

 Erraz erori da

 Zikintzeko bildur gabe

 Loyaren erdira.

 

 Batzuetan arrastaka

 Eta bestietan erori

 Nola ezpait etxeratu da

 Gizon ederrori.

 

 Allegatu danian

 Andre gaxuari

 Txapela kendutzeko

 Tabernariyari.

 

 Gizona, guazen mizu

 Pakian oyera

 Eguna zabaltzian

 Konponduko gera.

 

 Txapela prenda utzita

 Etorri bazera

 Kreditu ederren bat

 Biar degu zartzera.

 

 Zuk zenion arduak

 Etzuela indarrik

 Eztet bara ikusi nai

 Orrela senarrik.

 

 Prenda orregatikan

 Ez egin negarrik

 Buru gabiak eztu

 Txapela bearrik.

 


inprimatu