inprimatu
Gizon gosearen kantua
Izenburua:
Gizon gosearen kantua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
619.zk.
Orrialdea:
4

Gizon gosearen kantua

 

 1

 

 Sakela zilo izaki-eta

 handik jali zuenean,

 Luzaz atchiki zuen zabalik

 bi begien aitzinean:

 - Jin duk orena, dohakabea,

 oren latza azkenean!

 

 2

 

 Buha-buhaka hasi zitzaion

 aho heze kirets batez;

 Pentsamendu bat izigarria

 sortu baitzitzaion kolpez;

 Ikara zagon gaicho gizona

 chede hoi bethe beldurrez!

 

 3

 

 Busti du, busti, nigar punpula

 norapait urtzen zelarik;

 Gero torratu, ezin berotuz,

 hotz ilhaun batek harturik;

 Bazenetz ere ez zuen kasik

 senditzen sorhaioturik.

 

 4

 

 Gero airean latchatu zuen

 pisu zenetz jakiteko;

 Negurtu ere makil batekin,

 ozkak kondatuz ontsachko;

 Eta bi musu erdi-erdian

 malurusak eman daizko.

 

 5

 

 -Alo! baduket eguerdi huntan

 bazkariteko janhari!

 Eta gizonak pikatu zuen,

 garbitu, gatza ezarri,

 Suan errerik gero jan zuen,

 egin baitzuen bazkari...

 

 6

 

 Ttipi zelarik entzun solas bat

 orhoit zeraukan bihotzak;

 Huna haurrean aitaren ganik

 bildu bederatzi hitzak

 Zahartu eta gosetzen bahiz,

 hire esku bat jan ezak!


inprimatu