Gizon beharra
1
Petirisantsek zion gizon behar bati
Abendoa hastean letra bat igorri:
«Etchean badukanez ianhari-edari.
Ikhustera laburzki nahi nauk ethorri».
2
Arraposta ein zion biphil eta labur:
«Mandatari maltzurra ez nuk hire beldur,
Nahiz nizan etchian guzietaz chuhur,
Lanetikan bizia badikeiat segur».
3
Bada negu beltzean aste bakhar batez,
Hersturan gerthatu zen lan-biderik gabez:
Andria eta haurrak zagotzin nigarrez,
Petirisants higuinak, bisita beldurrez.
4
Astelehen goiz hartan argira bi oren,
Ohetikan ieikirik gogotan emantzen:
«Auher egonez ere deus ezin ideren...
Mendian hil dezakët Erbi bat bederen».
5
Arthizarra zeruan agertu orduko.
Mendietan zabilan zerbait bilhatzeko...
Nihun deus ez ageri... eguna dohako,
Oihanean sartzen da etcherat yeusteko.
6
Betbetan aditzen du zerbaiten azantza;
Ikhustean jartzen da latzturik gorphutza:
Urritz baten gainera igaranik Hartza,
Arbolaren azpian basude bat gaitza!
7
Uzta hur har eta jan hartz hori arizen;
Artetan pikor zembeit zitzaion erortzen:
Hartzari eroriak basurdeak biltzen.
Horrek Zion hartzari gogoa sumintzen.
8
Ihiztari gaizoa etzen bere baithan.
Ez-jakinez zer egin tente zagoen han;
Izialdura batekin zain oro ikharan.
Baleki-bal hartzari emaiten da miran.
9
Bamp! hartzaren bulharra balaz hor da joa;
jauziz basurdearen gainera badoa.
Diolarik: ikhusak hi lagun-gaichtoa,
Guri dezakedanez nik hire kaskoa!
10
Basurdeak hartzari: Alimal-asprea...
Ez nuk ez ni obendun... har-ezak ephea!
Hobe diagu biek elgar aditzea!...
Gaztigu baino lehen gauzak phizatzea!
11
Hargatik, hartzak zuen eman puskatua
Hartza ere abantchu biziz gabetua:
Basa urdearekin eginik gudua.
Azken-loak hartzeko jintzaio ordua.
12
Ihiztariak ez du ez buruan hatzik.
Ez etare egiten... gibelaz azantzik:
Laster ihizieri horbiltzen da botzik,
Ikhusiz ez dutela geihiago hatsik.
13
Mandoan ezarririk guziak arthoski.
Irrintzinaz etcherat badoa airoski...
Petirisantsi zaizko zainak inharrosi:
Behatzendu eginez lau-bost aharrosi.
14
Ihiztari urosa etcherat zenekotz.
Petirisants ere han, hurbiltzen ordukotz:
Agintza hori hola gerthatu zelakotz,
Urrundu zitzaioten hantik sekulakotz.