inprimatu
Gezurtiaren kantua
Izenburua:
Gezurtiaren kantua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1678.zk.
Orrialdea:
5

Gezurtiaren kantua

 

 1

 

 Kantu berri bat ontu dut

 

 gezurrez beterik.

 Hil nadila balinbada

 egia mikorik.

 

 2

 

 Goizeko hamalauetan

 jeiki naiz laneko

 Orgak hartuz bizkarrean

 

 idi bat lekuko.

 

 3

 

 Alorrerat hel orduko

 ene harritzea:

 Lurrik ez zen gehiago,

 bainan ur guzia.

 

 4

 

 Olioztatu dut arnoz

 erainez bolbora

 Adarrekin basoilarra

 jin da aintzurtzera.

 

 5

 

 Sagartzetik erori zait

 hur bat aztalera

 Odola beharriari

 berde zariola.

 

 6

 

 Medikuak artatu nau

 ene gaitz hortarik

 Pirula txar bat sakatuz

 kolpez basazpitik.

 

 7

 

 Hori ikustearekin

 ulien loria!

 Irriz leher egin dute

 Alaxin xoria!


inprimatu