inprimatu
Gerezien phesta itsasun
Izenburua:
Gerezien phesta itsasun
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
726.zk.
Orrialdea:
2

Gerezien phesta Itsasun

 

 1

 

 Itsasuko herrian, zer gerezi phesta!

 Kanpotiar ta bertzek bazuten nun jasta!

 Fruitu gorri joritik ezin erran «basta»,

 Hain du handia horrek bere arrakasta.

 

 2

 

 Aurthen bertzenaz ere, aithortu dezagun,

 Ethorri da jendea, iguzkia lagun,

 Bertzetan ez bezala, izerdi ta hagun,

 Ziola bere baithan: «Josta giten egun!»

 

 3

 

 Goizean ederra zen pilota guduka:

 Erramouspe apheza, horrekin Mugica,

 Larzabal herritarra, Mayte-ri oihuka,

 Behatzaileak aldiz, oi esku zartaka.

 

 4

 

 Soka-tira delako joko indartsuak

 Zenbatetan dituen ernatzen pholsuak!

 Erakusten nun diren muthiko zeintsuak,

 Olhassu-arrek kintzez joan aise bertsuak.

 

 5

 

 Aratsaldeko zeraz, zer diozu, Pelo?

 Eskualdun Dantzariak ez daudela hor lo,

 Bainan erne ta biphil! Zer dauziak, alo,

 Ene aho mihiak ez du erran: «Malo»!

 

 6

 

 Dantzarien ondotik, dira artzekoak

 Marcos deitzen dituzten lagun muthikoak,

 Airos ta pollit dira horien jokoak,

 Buru esku kolpeak, berdin ostikoak.

 

 7

 

 Alta jandarmek ere, chirula, ahoan,

 Oto bat handik heldu, bertze batzu johan,

 Usu zuten gogoa, pochi bat lanhoan.

 «Berbalik» ez, etzako egunari johan.

 

 8

 

 Phestako aphairuak ziren botheretsu

 Chanpañaren ondotik, begi bihotzak su,

 Koziner, langileak, aferetan khartsu,

 Deneri ziotela: «Hola da Itsasu»!

 

 9

 

 Herritar, kanpotiar, milesker deneri,

 Helduden urthe artio! Artean ez eri!

 Egin ongi ethorri Gerezi phestari,

 Eta altcha bihotzak Jaun Goiko Onari!


inprimatu