inprimatu
Gau beltza hotsik gabe
Izenburua:
Gau beltza hotsik gabe
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
610.zk.
Orrialdea:
4

Gau beltza hotsik gabe

 

 1

 

 Gau beltza hotsik gabe jausten da zerutik.

 Bazterrak trichte daude eurien ondotik.

 Bainan nehor ez daite ni hezain trichiterik

 Aspaldi begistatu izar baten gatik.

 

 2

 

 Izarrek zeruetan dute distiratzen;

 Begiak dauzkigute argiz llilluratzen.

 Nere maitea choragarria zen.

 Hura ikusiz geroz guziak ahanzten.

 

 3

 

 Zerutikan izarrek distiratzen dute;

 Bainan gizonendako arrunt hotzik daude.

 Bihotzeko berna zerk kendu diote?

 Zertako gizon hauiek ditugu hain maite?

 

 4

 

 Nere maite pollitak aurpegi ederra:

 Nere alderat aldiz zer bihotz gogorra!

 Atzo egin bainion oi nire agurra,

 Irriz itzuli zautan gaichtoak bizkarra...

 

 5

 

 -Maitea, ez dakizu zer penak ditudan!

 Ez-eta zoin barnatik dolutzen zaizkidan

 Huntz trichtearen pare nabil ilhunbean,

 Ilhunbean bai eta dolu-kantuetan!

 

 6

 

 Gain hartarik Izarrek eiten dautet irri,

 Hurbilagoko harek ez nu urrikari.

 Madarikatzen ditut, zahar eta berri,

 Zerutik itzal bite ahal bezain sarri!


inprimatu