inprimatu
Gatuaren kantuak
Izenburua:
Gatuaren kantuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
538.zk.
Orrialdea:
4

Gatuaren kantuak

 

 1

 

 Harotz abil bat bada, plazan bardoztarra

 Ihizin ibiltzeko zakur bat beharra:

 Nahiz ez den oraino adinez zaharra,

 Erbi baten hiltzeko da partikularra!

 

 2

 

 Lagunek abisatu jaun ihiztaria,

 Harekin jan nahia dutela erbia:

 Ase ditu eginik saltsa bat handia,

 Auzotik ebatsirik gatu bat eria.

 

 3

 

 Gatua bethea zen, gaichoa, negalez,

 Etchean zagoena eria izanez:

 Guardia muntaturik hiru gau-egunez

 Lanak ukan dituzte ezin atzemanez.

 

 4

 

 Leku famatua da Chikiten karrika;

 Ihiztariek ere han dute fabrika:

 Gatua han zabilan noizean behinka;

 Azkenean hil dute makil-ukaldika.

 

 5

 

 Hil-eta eman dute dilindan krakotik,

 Odola zariola beharri-zilotik:

 Eta gero larrutu borta zerraturik:

 Nehon ez da holako gatu-burregorik!

 

 6

 

 Mundu hunetan ez da bertze holakorik:

 Bere abileziaz ez du urgulurik ;

 Errespetatua da printzipaletarik,

 Frantses, Italiano, Espaņoletarik!

 

 7

 

 Larrutu-ta gatua kausitu du mehe;

 Eria aise baita haragirik gabe:

 Ainak egin baititu trip'onarrn jabe,

 Dena jan izan dute deusik utzi gabe.

 

 8

 

 Eltze tchar batean du urean egosi,

 Gero lebrochta gisa amak saltsarazi;

 Onkailua nunbaitik dutenetz erosi?

 Urin kerratu batzu dituzte ikusi!

 

 9

 

 Janari lotu dire oro harrapaka:

 Ihiztaria bera azita beteka;

 Beldurrez fini zadin laguner behaka,

 Gatu higuingarria jan dute ikuska.

 

 10

 

 Bat Kastilla, bertzea Italianua;

 Hirugarrenak zuen jan erbi-burua,

 Erranez kurritua zuela mundua

 Nehun kausitu gabe halako gustua.

 

 11

 

 Eri zela bazuen hiru ilabethe;

 Halere jaun horier ez du egin kalte.

 Sobera pagaturik errengura dute:

 Gauza ona ta merke ezin baititake.

 

 12

 

 Laguneri saldu du gatua erbitzat,

 Halere badabila berdin gizon gisa,

 Seinale bat beiratuz geroko beretzat,

 Neguan berotzeko larrua chanotzat.


inprimatu