inprimatu
Gaixo San Pantzar, behar duk erre
Izenburua:
Gaixo San Pantzar, behar duk erre
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
760.zk.
Orrialdea:
4

Gaixo San Pantzar, behar duk erre

 

 1

 

 Gaixo san Pantzar, behar duk erre

 sulama gorri hoietan,

 Ez dukalarik den mendreneko

 faltarik ihauk deusetan.

 

 2

 

 Erran die ba Santsin zaharra

 ithotzer dela odolkiz:

 Etxen barurik egoiten bada,

 hi hobenduru othe hiz?

 

 3

 

 Erran die ha Marikoxepak

 edanik arno subera,

 Elhe gordinak bazituela

 eta ez pollit manera.

 

 4

 

 Erran die ba berdin mozkorra

 bildu dutela Bixenta,

 Oinak airean, hartzen zuela

 sabelez aire-kurrenta.

 

 5

 

 Erran die ba hamar bat gazte,

 ororen burn Xemartin,

 Hiregatikan izan direla

 ñaphursko andre gaztekin.

 

 6

 

 Bainan, san Pantzar, hik behar duka,

 zikintsu hoien lekuan,

 Ifernu hortan, garra darian,

 hoinbertze tormenta jasan?

 

 7

 

 Hik nahi huien Ihaut-egunez

 guziak ginten liberti,

 Manatu gabe nihor herrian

 goberna zadin itsuski!

 

 8

 

 Bainan jendea zoin den gaixtoa!

 Horra hi suan emana!

 Hire ondotik hobe dutea

 heldu zaukun Garizuma?

 


inprimatu