inprimatu
Gaichtakeria
Izenburua:
Gaichtakeria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
424.zk.
Orrialdea:
4

Gaichtakeria

 

 1

 

 Bertsu berri kantatzen orai naiz abian:

 Hasi nahia nintzen gan den aspaldian:

 Orai arte egon naiz begira lorian,

 Gaichtaginak hartnko zuztela agian.

 

 2

 

 Othoi eman zazue zertaz diren kasu:

 Gauzak nahi nituzke cheheki argitu:

 Artzain bat bere bordan baitute garbitu,

 Etsaiaren indarra han da baliatu.

 

 3

 

 Artzain hori bizi zen bakartasunean,

 Nehor bilatu gabe, bake ederrean,

 Bere artalde eta behien artean:

 Choilki bizitzea du galdu azkenean.

 

 4

 

 Michel zuen izena, deithura Larralde:

 Bakarrikan bizi zen, lagunikan gabe;

 Jan-edan onik gabe zabilan debalde,

 Gauaz eta egunaz bethi larrez-larre.

 

 5

 

 Gau hortan auzoan zen gaztain erre jaten:

 Trichtean holakorik ez zuen asmatzen;

 Huchtuan deskantsuan artalderat gan zen:

 Gaichtaginak etchean harmaturik zauden.

 

 6

 

 Zango puntetan zaizkon elkorri bipilik;

 Aizkora eskaetan ichil gibeletik,

 Hiru kolpez burua jo ta arraildurik,

 Lurrean utzi dute bizia kendurik.

 

 7

 

 Hiltzea ez zen aski, nahi zuten erre:

 Lastoz eta petrolez entseatu dire.

 Ez zuten nahi utzi seinalerik ere:

 Denak ongi pentsatu, nahiz oroa gorde.

 

 8

 

 Justizia-izan da jina Baionatik,

 Jaun auzapeza eta jandarmak herritik:

 Gibelerat itzuli bihotza ilhunik,

 Ez baitute hatcheman nehor hitzalerik.

 

 9

 

 Nor nahi izan dadin horren egilea,

 Galdu du sekulakotz barneko bakea;

 Sortuz geroz zor dugu guziek hiltzea,

 Bainan zoin izigarri den hola joaitea!

 

 10

 

 Senperen gertatzeko zer gatiza trichtea;

 ta denentzat zonbat bihotz-lazgarria!

 Sekulan ez da haizu esku ibiltzea:

 Horrek ekartzen baitu denentzat kaltea.


inprimatu