Gabonetako kanta ederrak
1
Nagusi jauna aurrera
Erreberenzia lurrera,
Lotza gerala etorrigera
Jauna bedorren aurrera.
2
Alkate jaunakin egondugera
Atzoko arratzaldean,
Libertadea gerekin degu
Ibiltzeko pakean.
3
Etxe onetako txiki aundiak
Eder elizan diburu
Usuak aren inguru,
Paradisuan aingeru.
4
Eder eleizan altare
Arri libratuz pillare,
Birjiņa Amaren eskojituak
Etxe onetan dirade.
5
Usua dira otara
Nere begia lotara,
Orantxe nua nagusi jauna
Beorren kopla etara.
6
Eder sornan goldia
Soņian kapa moria,
Etxe onetako nagusi jauna
Ondo gizontxo noblia.
7
Eder zeruban izarra
Erreka aldian lizarra,
Etxe onetako nagusi jauna,
Urre gorritz du bizarra.
8
Urre gorritz du bizarra eta
Diamantezko espalda,
Beorri bezin gizon presturik
Erri onetan ez alda.
9
Eder intxoren kordena
Alaxen degu ordena,
Etxeko andria goratutzeko
Nagusiaren urrena.
10
Etxeko andria orra ona
Zere gauzaren doi ona,
Paskua goizian jantzi dituzu
Zere soņean amar gona.
11
Txur nabarra azpiko
Gorri ederra gaņeko,
Andria zure parerik ezta
Plaza bat onratutzeko.
12
Eder baruan espala
Nik eziņ ezan bestela,
Zure besuan lo egin lezake
Paradisuan bezela.
13
Aranzat beltza ostra txiki
Puntara saku loratzu
Orain emendik biargenduke
Zaldun gazte bat konplatu.
14
Orra or goian iturri
Uda txorrotik erori,
Etxe onetako saldun gaztiak
Amalau urre txintxarri.
15
Amalau ure txintxarriarekin
Zazpi damaren eguzki,
Ayek guziak ala izeniz
Geyago ditu merezi.
16
Aranza beltza ostrua txiki
Puntara, saku loratzu,
Orain emen biar genduke
Dama gazte bat goratu.
17
Damatxu gazte konponduba
Ori kolore gorria
Zure matralla irurizentzat
Krabeilņaren orria,
18
Krabeliņaren orriakin
Arrosa mayatzekoa,
Zeuri begira ementxe nago
Damatxo biotzekoa.
19
Eder ezpata magiarekin,
Magia prontalarekin,
Etxeko andria etorri zaigu
Eskuan limosnarekin.
20
Limosna ere artu degu ta
Orain abiagatian,
Agosikan ez degu eta
Aduri ikusi artian.