inprimatu
Etchegaray jaun kardinaleari
Izenburua:
Etchegaray jaun kardinaleari
Sinadura:
F.P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
F.P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1518.zk.
Orrialdea:
5

Etchegaray Jaun Kardinaleari

 

F.P.

 

 1

 

 Bazkai ondoan pertsu batzuek kantatu nahi nituzke

 Holako egun xoragarriak merezi ditu nik uste

 Apez, auzapez, adixkideak, berdin zahar eta gazte

 Kardinalea, zuri herrian agurtu nahi zaituzte.

 

 2

 

 Ohoratzerat etorri zaitzu gore jaun apezpikua

 Diosesako buruzagla Krixtau oroz maitatua

 Erdal herrian sortua gatik gu bezen Euskaldundua

 Borondatea erakusten du, guretzat zer etsenplua!

 

 3

 

 Aita Battitta, euskaldun zintzo, erloi egile handia

 Hark egin obrak toki askotan oraino ikusten dia

 Bere bizian gizona eta girixtino ibilia

 Krixtautasunik ederrenean altxatu du familia.

 

 4

 

 Bere herria maitatzen baita nunbait sortua delarik

 Bainan Ahetze maite duzula ez dut egiten dudarik

 Lehen ez balitz handik etorri Ezpeletarat amarik

 Euskal-Herrian etzen entzunen gaur Kardinale famarik.

 

 5

 

 Bihotz bihotzaz goresten zaitut, jaun Kardinale berria

 Burrasoentzat izana zira seme bat maitagarria

 Gazte gaztetik, ikasle ona eta fededun garbia

 Izpirituan sortu zitzaitzun Jaun Jainkoaren argia.

 

 6

 

 Mila bederatzi ehun eta hogoita bian sortua

 Uztaritzen ta Baionan eta Erroman eskolatua

 Hoita bortz urte bete orduko herrian ordinatua

 Ordinatzaile zinuelarik Saint Pierre apezpikua.

 

 7

 

 Kardinaleak gradu handia, karga gehio oraino

 Argitasunak ekarri zaitu gradu handi hortaraino

 Euskaldunetan Kardinalerik ez dut entzun egundaino

 Euskal-Herria altxatu duzu lurretikan zeruraino.

 

 8

 

 Bakantzeterat jitearekin goxatzen gintutzun ongi

 Urrats ederrak ibiltzen ere zinituen mendiz, mendi

 Basaburutik Mundarrain-dino eta ere Artzamendi

 Iragaitean agur eginez Ainhoako Birjinari!

 

 9

 

 Musean ere aritzen zinen, jaun apezak kontrario

 Elgarrekilan ziren ardura Beheran ta bikario

 Jokorik gabe musean ere gezurrak guti balio

 Greciet- akin galtzaile zinen gauze hoi dela medio.

 

 10

 

 Uztail hilaren lehena aurten zer orroitzeko eguna

 Aita sainduak jaun Kardinale izendatu zaituena

 Berrehun lagun baino gehiago Erroman zen Euskalduna

 Ikusi gabe ezin erran da han sendi zen zoriona.

 

 11

 

 Zu Baionatik Pariseraino lehenik zinen airatu

 Han Frsntziako apezpikuen sekretario onartu

 Jaun Kardinale Marti-k zintuen apezpiku lagun hartu

 Bai eta gero urtea gabe Marseillan artxapezpiku.

 

 12

 

 Ene agurra eskaintzen zaitut orai hemen azkenean

 Bururapen bat izaten baita gauzarik hoberenean

 Azken desira egiten dautzut euskaldunen izenean

 Gure gidari izan zaitezen zerurateko bidean.


inprimatu