inprimatu
Euskal-Herriko artixten eguneko mezan Baionan
Izenburua:
Euskal-Herriko artixten eguneko mezan Baionan
Sinadura:
F.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
F.M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1916.zk.
Orrialdea:
2

Euskal Herriko artixten eguneko mezan Baionan

 

F.M.

 

 1

 

 ĢIraka hori beti sortzen da ogi landaren erdian

 Gaurko eliza ere munduan hortxe dago lan haundian

 Buruzagiek sustengu hartu bezate goiko argian

 Gezurra beti baztertuz eta finka gaitezen egian

 Zeruko Aita gida gaitzatzu zuk Jesusen konpainian.

 

 2

 

 Gur'eskualde hunek jasaiten nahasmendu eta zauri

 Populu ttiki bat gira eta horrenbeste bortizkeri

 Jainko maitea, ezezta zazu hor dabilan herra hori

 Ta gizonari zuzentasuna zor zaion hainbat ekarri

 Jendea baita dudarik gabe bake on baten egarri.

 

 3

 

 Batzuk bakantzak dituzte eta hainbat sofritzen daudenak

 Eritasunak ta ezindurak ekartzen dituzte penak

 Familietan ere jasaiten urratzerik gogorrenak

 Begien bixtan ditutzu Jauna hemengo trixtezi denak

 Zure behako amultsu batez emozute gozamena.

 

 4

 

 Euskal-Herriko artixtek zuten gaurko meza markatzeko

 Gure kulturak denbor hauetan hats berri bat du hartzeko

 Jainko maitea, zure beharra hortan ere laguntzeko

 Eskubide bat oinarrizkoa baitago begiratzeko

 Euskara nahi dugu salbatu hobeki'elgar maitatzeko.


inprimatu