inprimatu
Tocha
Izenburua:
Tocha
Sinadura:
F.I. Hazparnekoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
F.I. Hazparnekoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
672.zk.
Orrialdea:
4

Tocha

 

F.I. Hazparnekoa

 

 1

 

 Bi persu ditut kantatzen

 Zuer plazer egiteko,

 Ene sakelako tocharen

 Zer guzia kondatzeko.

 

 2

 

 Aspaldi du hasi nintzela,

 Ez dakit nola pipatzen,

 Tocha hoi erosi nuela,

 Ongi baitzaut baliatzen. '

 

 3

 

 Lehenik batto izan nuen

 Pittika larruz egina;

 Gero bigarrena izan zen

 Larru satorņo batena.

 

 4

 

 Bainan larru ahuņarena

 Deusik ez da guretako:

 Zer da ere satorrarena,

 Egungo jaunttoendako?

 

 5

 

 Beraz orai tocha perlekin

 Zetaz dut bai zeta finez,

 Garnidura eder batekin,

 Betea tabako onez.

 

 6

 

 Nahi duena dabilala

 Urhe, zilhar botoinekin,

 Ni gau eta egun nabila

 Ene tochaņoarekin!

 

 7

 

 Muntra bat bere chenarekin,

 Eder zaiote orori,

 Bainan tocha tabakoarekin,

 Baliosago zait niri!

 

 8

 

 Arratsetan oherakoan,

 Tochaņoa bete-beterik,

 Bai burukitaren azpian,

 Pulliki ezartzen dut nik.

 

 9

 

 Ez badezaket egin lorik,

 Tocha dut hartzen eskura,

 Eta naiz, pipattoa pizturik,

 Entseatzen lokartzera.

 

 10

 

 Behin norbait kecharaztera

 Baldin heldu bazait niri,

 Tocho idok... adio kolera?

 Egiten dazkot bi irri.

 

 11

 

 Hitz batez zuer errateko,

 Ez naite bizi hau gabe.

 Iduri du dela betiko

 Ene sortearen jabe.


inprimatu