inprimatu
Oro badoatzi
Izenburua:
Oro badoatzi
Sinadura:
Frantxoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Frantxoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1361.zk.
Orrialdea:
5

Oro badoatzi

 

Frantxoa

 

 1

 

 Hatxondoko zubipean ibaia kurri-kurri,

 Uhain bata darraikola ondoko uhainari.

 Gure bihotz feirosetan ur bizia iduri,

 Amodio bizienak iheska beti ari...

 Nihaur beha nagolarik mundu aldakorrari.

 

 2

 

 Iguzkia zeru-zolan gora eta behera,

 Inguratuz badabila goizetik arratsera.

 Nehun ezin arrestatuz argitzen dauku lurra;

 Bainan gaua uzten dauku. Bihotzetik gauze bera,

 Nihaur mundu ilaunari nagolarik begira.

 

 3

 

 Manta xuri baten pare hedaturik lurrean,

 Elur garbi distiranta zeinen eder neguan,

 Inguruko itsusia estaltzen duenean;

 Bainan laster urtzen zaiku primadera jitean,

 Nihaur urtze hoieri so nagolarik munduan.

 

 4

 

 Begiaren jostagarri, usain on ekarlea,

 Udarekin lilitua, zeinen airos lorea!

 Xuri, gorri, urdin, hori, bozten du eskualdea.

 Bainan ez du begiratzen luzaz bere florea,

 Nihaur trixte nagolarik eihartze horri beha.

 

 5

 

 Hots, aldizka munduari guziak badoazko

 Ezer ez badagonik aldi baten buruko.

 Ni ote naiz geldituren joaite horren lekuko?

 Ala eiki egun batez, guzien iduriko,

 Bere gisa lur hau utziz norapeit aldatuko?


inprimatu