inprimatu
Edaleak boz-amaile
Izenburua:
Edaleak boz-amaile
Sinadura:
Franchisteguy, J.-P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Franchisteguy, J.-P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
732.zk.
Orrialdea:
4

Edaleak boz-amaile

 

Franchisteguy, J.-P.

 

 1

 

 Boz-emaiteko zer nahi modu

 bada mundu bazterretan.

 Guk ostatuan bakan-bakana

 ari girade lan hortan,

 

 Jakin beharrez zoin arnotarik

 errekiarekin edan,

 Edo nork paga azken turnada

 xanpañarekin birundan (bis)

 Eta orduan

 bozkatzen dugu

 aldizka,

 baso huts eta

 baso betheka!

 

 2

 

 Jar eta xuti ez gitazke ar:

 zangoek nola gu ekhar?

 Ahoz artzeko, mihia mothel;

 ez izan tanto, ez ilhar...

 Papera eskas eta ez jakin

 tinta-lumarik nundik har;

 Esku-altxaka ezin atrebi,

 basoak atxiki behar (bis)

 Eta orduan

 bozkatzen dugu

 aldizka,

 baso huts eta

 baso betheka!

 

 3

 

 Xuriek bada, boz-emaiteko,

 edanen dute xuritik;

 

 Gorriek aldiz hustuko dute

 beren basoa gorritik;

 Bierarteko biligarroek

 batetik eta bertzetik;

 Bainan guziek konzientziaz

 zintzurraren erranetik (bis)

 Eta orduan

 ariko gira

 aldizka,

 baso huts eta

 baso betheka!

 

 4

 

 Behar litaken majoriarik

 ez balinbada jalgitzen,

 Guk behin ere, segur, ez dugu

 hautsi-mautsirik onhartzen.

 Arno duguno, berriz ta berriz

 

 ari girade bozkatzen:

 Gauak egunduz gure lanetik

 ez gira nehoiz gelditzen (bis)

 Eta orduan

 bozkatzen dugu

 aldizka,

 baso huts eta

 baso betheka!

 

 5

 

 Ea, lagunak, bozka zazue,

 ene erranei segituz,

 Ene kantua zuen gostuko

 egin dutanez erakuts

 Kontra direnek utz dezatela

 beren basoa idor-huts;

 Aide zaiztanak ager ditela

 baso huts bana bethatuz,

 baso bethea zank hustuz...

 Eta segidan

 Boz-emazue

 aldizka,

 baso huts eta

 baso betheka!


inprimatu