inprimatu
Artzain uros bat Amerikotarik kantuz
Izenburua:
Artzain uros bat Amerikotarik kantuz
Sinadura:
Francisco Artzaina
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Francisco Artzaina

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
393.zk.
Orrialdea:
4

Artzain uros bat Amerikotarik kantuz

 

Francisco Artzaina

 

 1

 

 Kantatzerat niazu, Ameriketarik

 Neure idaya zarriz, guzien artetik,

 Kilika bat yauzia, bainago barnetik,

 Omen honik hote dugu, guk Eskual Herritik.

 

 2

 

 Arbola lur honean, erroetan barna

 Horrek azkar derauka, haize haundiena:

 Harriaren gainean, aldiz bada yina,

 Hori jean baitezake errotikan dena.

 

 3

 

 Eskual-herria duzu, dakizuena da:

 Hainitz landare eta, denen leku ez da.

 Lurrez kambiatzea, gisa hortan hon da

 Adar haundi zombeitekin, bildua ez bada.

 

 4

 

 Itzaletik gazteak, behar du atera

 Erroen azkartzeko, iguzki aldera.

 Behin erortzen gira, gaztetasunera

 Erna gaiten tenorean, hortan da manera.

 

 5

 

 Arrangura badute, Ameriketakoz

 Bainan hemen baigaude, segur girelakoz

 Eskual herrian ere, hemengo medioz,

 Arbolak badirela, azkartuak erroz.

 

 6

 

 Negu usainak dauku, berria ekharri:

 Nork ez du ikusia, kasetako hori

 Zer afrontu haundia, eman artzaineri,

 Urtheak eman beharko, omen piayari.

 

 7

 

 Hemen diru egiten, nekez baitiote,

 Nor bera izan eta; egiten du fite.

 Gauza horren gainean, segur egon zaizte;

 Pasayatzea bera da, zombeiti ez kalte.

 

 8

 

 Munduan al'ez dena, ez da pollitegi,

 Artzain dagoenak du, erranen bi egi.

 Probatu ez duenak, ez dezake argi.

 Ez othe dira hok hola, Aita Guachitegui?

 

 9

 

 Gachiteguik zarriak, nik ezin utz aisa,

 Ameriketan bainaiz artzain bat urosa.

 Gogoa trankil eta, osagarriz untsa

 Hola segituz geroz, ez baigira lotsa.

 

 10

 

 Herria kasetean, othoi diten aguer

 Phertsu hok ditut, ikus diten laster:

 Bide onean dena, ez dadien bazter

 Aitzinetik erraiten dut, deneri mil' esker.


inprimatu