inprimatu
Iņuriak
Izenburua:
Iņuriak
Sinadura:
Fermin [Imaz ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Fermin [Imaz ?]

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
37.zk.
Orrialdea:
232

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iņuriak

 

Fermin

 

 1

 

 Gaude milla ta beatzireun

 oita laugarren urtian

 berso berriyak atera ditut

 nola komeni baitian

 iņure batzuentzat

 ondo iruritzentzat

 guzizko borondatian

 Ąai zer pakia utziko deran

 mundu on tatik juatian!

 

 2

 

 Granorik eztet apartatutzen

 igualak dirade danak

 kalera datoz aurrak utzita

 gaņera etxeko lanak

 neketikan igesi

 da zeņek egin azi

 alperkeriyan emanak

 kontzienzizko karga daduka

 orrela dabillen amak.

 

 3

 

 Nor bere aurrari bularra kendu

 besterenari ematen,

 ortikan ondo konsideratu

 zer naitasuna daukaten,

 kalera etorri ta

 da jantzi ederkita

 ezdira geyago juaten

 eztakit nola lotsatze eztiran

 alperkeriyan da jaten.

 

 4

 

 Beria duban bular goxua

 zertan biar zayo kendu

 orlako lanik ezkonduke eingo

 biyotz jatorra bagendu

 naitasuna sekulako

 ematen eztiyolako

 egiten zayo atzendu

 amak orrekin ai irabazi

 baņan geyago galtzendu.

 

 5

 

 Gauza txarra da besteren esku

 nor bere aurra ustia

 bire okerra baņan zuzena

 obeda erakustia.

 bularrik gabekuak

 egin lezake alakuak,

 denak dutenak estia

 alare bore besuan askoz

 obia luke aztia.

 

 6

 

 Geyegi dakit aur eder asko

 oso gaizki dabiltzela

 amaika bider begira egonaiz

 errukitutzen naizela

 errespetuan azi

 eta lanian ezi

 guraso askok bezela

 gaur edo biyar gaxuak gaizki

 gortatu eztitezela.

 

 7

 

 Besteren aurrak besuan eta

 kalian pasiatutzen

 nekatu gabe euski eder da

 aize freskuak artutzen

 lujo aundiyan jantzita

 etxe lanak utzita

 baztarrak gaizki oitutzen

 beren aurrikan dutenik ere

 eztira gogoratutzen.

 

 8

 

 Alargunta asko oidira

 aur txikiyakin gelditu

 baita lanian gogor egiņe

 aziko badin baditu

 oyek dirade amak

 gogoz sayatzeiranak

 ni egitenaiz arritu

 iruritzen tzat badula iņure

 alperrak ain bat meritu.

 

 9

 

 Nor bere amak aurra ezpadu

 bere besuan azitzen

 arrazoyakin naitasun danak

 aguro ditu utzitzen

 eztute merezita

 gauz oyek ikusita

 ezkera asko kupitzen

 gaxuak oyek besteren mende

 txit asko dute sufritzen.

 

 10

 

 Orlako gauzik eztu agintzen

 Jaungoikuaren legiak

 mundu onetan eztakit nola

 gu ezkeraden obiak,

 aur indar gutxikuak

 kanpoko etxekuak

 eta osasun gabiak

 jeneralian ortikan datoz

 gure enfermedadiak.

 

 11

 

 Errukiturik ikusten ditut

 nik zein bat fameli bakar

 azkenerako seniriake

 maitatzen eztutela alkar

 nor artuko mintzat

 biar eztira itzak

 alkarri ematen azkar

 iujuak eta alperkeriyak

 gauza onikan eztakar.

 

 12

 

 Amabi garren bersuarekin

 egin biar dot bukatu

 arrazoyian itzak jarzia

 ezta izango pekatu

 danentzat degu obe

 okerrik egin gabe

 bire zuzena topatu

 da beriadun bularrikan ez

 aur gaxuari ukatu.

 


inprimatu