inprimatu
Sarako liburu feriatik
Izenburua:
Sarako liburu feriatik
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1954.zk.
Orrialdea:
3

Sarako liburu feriatik

 

Fermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Elgarretaratze bat iragan dugu zinez pozgarria

 Eskertzekoa lehenik Sara zoin herri maitagarria

 Aberri egun hori pasatu ordu liburu feria

 Nork erranen du ez dela gero martxan gur'Euskal Herria!

 

 2

 

 Liburu berri, liburu xahar ai zer parada laketa

 Idazlearen ezagutzeak errexten du gogoeta

 Hortaz konturatua ditaike ibili den jendeketa

 Irakurtzea gaur egunean hain nesesario baita!

 

 3

 

 Munda berri bat jalgi ditaike segurki-re liburutik

 Idazlearen izarra otoi ez baztertu ingurutik

 Bortizkerian gelen-geienik ezin konprenitu tutik

 Herria salbatzekotan, pasa behar du izpiritutik!

 

 4

 

 Baxenabarrek, Lapurdik eta berdin gure Xuberoak

 Lore ederrez hornltzen dute oraino euskaldungoa...

 Kontzientzi bat apalxko dela hori erran gabe doa,

 Halare hobe antolatzea anaitasunez giroa...

 

 5

 

 Arbason ganik ditugun erro hoiek ezln daizke bazter

 Liburuetan doi bat ikertuz beha zonbat gauza eder!

 Kontzientzia nola sortu ez bada kulturari esker

 Bide hortarik asma nezake batasun indarra laster!

 

 6

 

 Nahiz ta giza-eskubideen kantua ez den gaurkoa

 Gizona-ganik berexi nahi lukete ingurukoa

 Gure nortasun eta euskarak die erakustekoa

 Mugak direla jendek eginak, herriak aldiz Jainkoak!

 

 7

 

 Gernikan dagon arbol sainduak badauka bere grazia

 Herri maitasun beraz orratzen baitauku bihotz guzia

 Liburugintza dudarik gabe haren fruitu berezia

 Horreri esker guk berpizteko gure zazpi probintziak!

 

 8

 

 Idazle lagun dener dautzuet bihotzez nere agurra

 Bide guti da egia erran mena bezain zuhurra

 Biba Sarako berria, baitu goraltzen euskal kultura

 Gora idazle, buru argiak ta Euskal literatura!


inprimatu