Gauden alai
Fermin [Imaz, Fermin ?]
1
Berek miatuz partekatzeko balio ez duen kezka
Sobera jende entzuten dira nun nahi zinkurinaka
Nigarringarri cela erranez mundu huntako bidexka
Trixturaz estaltzeko ondarra bertzen alaitasun pixka.
2
Oharpen bat da, egun batean gogora jautsi zautana
Pondu horretan, gizonak beza atxeman bide zuzena
Alaitasuna bertute arin ta aise ahanzten dena
Trixturaz berriz zoin barnekorra, laster hanpatzen duguna!
3
Oinaze frango agertzen zauku, hori ez dut ukatuko
Kasu hitsetan diren guziek otoi naute barkatuko...
Bainan Jesusek eman deraukun argia dut aipatuko:
«Huna nun naizen, egun guziez, zuekilan aurkituko.»
4
Jesusek erran hitz baliosak otoi etzagun ahantzi:
Berak ez gaitu mundu hunetan batere debalde utzi;
Nola «griñarik gabean diren zeruko xoriak bizi»
Gure arterat ixurtzen dauku amodia eta grazi.
5
Bitxikeriaz, borondatea behar izaiteko alai
Ainitzek gauza hori ez dute errexki konprenitu nai
Beha egonez kanpotik ez da zorionik jinen orai
Bainan guhaurek gure baitarik sort-arazteko bada gai.
6
Erran dautate trixte daikela urus agertzea naikundez
Bainan horrela jokatzen dena ez da zoriona galdez
Mundu gaixo hau estalia da denetako berri txarrez
Gehiago ezin daldara'zteko bazter guziak beldurrez.
7
Zeruko Aitak amodioa hedatzen dauku nasaiki
Boteretsua denaz geroz, gu zeren beldurrez egoki?
Jesusek berriz hil eta piztuz, salbaturik egiazki,
Girixtinoak altxa burua, badago indarrik aski!
8
Uruski dira, batzu agertzen beti omore onian
Atsegin handi uzten baitute beharba uste gabian!
Paregabezko lagun hoiekin, bai, goxo da konpainian
Saria gero biltzen dutela beren urostasunian!
9
Etsenplu on bat bada hartzeko presuna airos hoitarik
Omore onak garraitzen ditu nahigabeak lotarik.
Jainkoarena pasatzen bada gizonen eskuetarik
Iratzar gaiten, eginbiderat, ez da denbora galtzerik!
10
Arranguretan itoa denak berekin dauka aski lan
Bere alderdi hoberenetik ez dezake bertzer eman.
Alaitasunak bihotz onezko obrarat gaitza ereman,
Elgarrekilan josta gaitezen gero bertze erresuman!