inprimatu
Azkaine
Izenburua:
Azkaine
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1757.zk.
Orrialdea:
5

Azkaine

 

Fermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Aspaldixkoan Azkaine huntan hain gaizki bizi ez gira

 Urrats batez gu errexki goaz plaiarat edo mendira

 Hoin maite dugun herri pollitak guretzat badu dirdira

 Larruni dago loturik eta itsasoari begira...

 

 2

 

 Ta inguruan dira aurkitzen auzo batzu arias onak

 Sara, Senpere, haurride goxo, Vera xokoan dagona

 Donibane ta Ziburu hurbil, Urruņa ai zer laguna

 Pasatzean gaur bertsu batean diozkatet zorionak!

 

 3

 

 Partikulazki maite ditugu gure joko euskaldunak

 Azkainen dira pilotariak fama haundiz ezagunak

 Lasterkariak, dantzari onak, kantarien oihartzunak,

 Ardi xakurretan ere izan dira hemen xapeldunak!

 

 4

 

 Bainan erdarazko uhar horrek berekin dakar pozoina

 Hainbat goxoki ginenak dauku erdiratzen atsegina

 Euskara maite hau lora dadin mezulari naiz agira

 Zer balioko luke munduak galtzen baginu arima?

 

 5

 

 Ez naiz halere ez frantses hori mendratzea gatik hasten

 Bainan guri da bai jakitea gauz hoiek ongo berexten

 Gaur-egun normal zaiku hartzea erdara ere ikasten

 Bainan etxeko sendimendua euskarak du aberasten!

 

 6

 

 Gazte batzuek ikusten ditut erdaraz mintzo bitxiki

 Euskara lantzen ez duen haurrak zer galtzen duen ez daki

 Aldiz hoik biak dazkien hura erneago da biziki

 Hartu dezagun bertzena bainan gurea lehen atxiki!

 

 7

 

 Gaurko munduan gizonak behar bereziki egon erne

 Gure irrati'ta telebixtak laguntzeko dira berme

 Elgarri lotu gaiten Azkaindar alaba ta berdin seme

 Gerorat ere kanta dezagun Euskaraz: ĢGora Azkaineģ!


inprimatu