inprimatu
Amodioa eta...
Izenburua:
Amodioa eta...
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1379.zk.
Orrialdea:
5

Amodioa eta... (III)

 

Fermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Bertze auzi bat badugu egun lan gabezia hortarik

 Kasu horretan dagonarentzat ez askatasun-osorik.

 Kargudunentzat hortan badela zer egin, ez da dudarik

 Bainan errex da kondenatzea politika bat hortarik

 

 2

 

 Injustizia, kapitalismo: aberats eta nagusi,

 Langile xoilak eta pobreak elgar du ezin ikusi

 Marxizmoan berriz zuzen nahiez denak fitxik gabe utzi

 Batzu bertzeri lendetasuna lehertu ta kas-arazi.

 

 3

 

 Azken biak, Iparragirreren airean:

 

 «Nik arrapatu Ganix gaizoa eni begira ta irriz

 Trufatzen zira pixka bat bainan, hortik zerbait erran nahiz:

 - Gu gira gazteria!

 Lokarririk gabia

 Galtzeko-ez dugu ainitz,

 Ez federik, ez legerik eta bizia etzauku bortitz!»

 

 4

 

 «Tronpatzen zira, ta kasu egin burgoitasuna'n lillura

 Manera hortan ez ditakela, sekulan bizi gostura

 - Ustez zira azkarra

 Ta etzira bakarra...

 Nun da zure zorion hura?

 Etxe hutsari gertatzen dena: luze gabe itaizura!»


inprimatu