inprimatu
Frantziako iraultza eta Euskal Herria. Bardotzen Glub
Izenburua:
Frantziako iraultza eta Euskal Herria. Bardotzen Glub
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2010.zk.
Orrialdea:
9

Frantziako iraultza eta Euskal Herria. Bardotzen Glub

 

 1

 

 Bardotzen glub!

 Bakearen gostuz badere

 Bardozen glub

 Egin nahi date batzuk!

 Zer ari diren balakite,

 Egin nahi ote lukete

 Bardotzen glub?

 

 2

 

 Glub Bardotzen!

 Mentaberrik dauku asmatu

 Glub Bardotzen:

 Uste dut burutik joan den!

 Ez dire perlak xerrientzat,

 Ez konfiturak astoentzat...

 Preparatzen!

 

 3

 

 Glub hortarik

 Nor nahi du presentatu

 Glub hortarik

 Jende galantez bertzerik?

 Zer jendeki tu horrek bildu?

 Nori nahi zaio aspertu

 Glub hortarik?

 

 4

 

 Herri huntan

 balinbada gizon galantik

 Herri huntan

 Ez ahat dire glub hortan!

 Hor sartu direnek segurik

 Ez dute halako famarik

 Herri huntan.

 

 5

 

 Listan dire

 Gazarran, Arbinoritz, Petti.

 Listan dire

 Haristoy eta Rospide.

 Baratzart, Harozetxe, Mendi

 Doyenart eta Xartrus hori

 Listan dire.

 

 6

 

 Baltsan dire

 Mahorat eta Azkondregi

 Baltsan dire

 Bidart eta Etxepare.

 Uhalde eta Larramendi,

 Tisoren semea gidari,

 Baltsan dire.

 

 7

 

 Oraitik

 Konstituzione berriak

 Oraikotik

 Baitu adixkide onik!

 Haren etsai diren guziak

 Garraituko ditu Frantziak

 Oraikotik.

 

 8

 

 Balinbalitz

 Holako bolontier ungixko

 Balinbalitz

 Zenbait mita Arbinoritz,

 Eremutarat igortzeko

 Etsaier buru egiteko

 Balinbalitz!

 

 9

 

 Kokardekin

 Harozetxe eta Gazarran

 Kokardekin

 (Ez otoi irririk egin!)

 Agertzen badire frunteran

 Bere musketak soin-gainetan

 Kokardekin !

 


inprimatu