inprimatu
Feria egun batez
Izenburua:
Feria egun batez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
4

Feria egun batez

 

 

 Joan nintzan merkhatura

 Ai zer fortuna!

 Espalakoin erostera

 Burriko baten saltzera,

 Ahaha! ene plazera,

 

 Bidean nindohalarik

 Alegerarik

 Uria hasi zerutik,

 Barazuza hedoyetik,

 Ahaha! non dut idorrik?

 

 Larruraino trempaturik

 Eta freskaturik

 Ikhusi dut Ezpeleta;

 Ai zer hango jendeketa!

 Ahaha! nolako besta!

 

 Abiatu naiz hautatzen

 Espalakoinen;

 Arratoin bat handik jauzi,

 Ene astoa ihesi;

 Ahana! zoinen zen bitzi!

 

 Buruz-buru egiten dut

 Murde jaun Petut;

 Bilhatzen nau zor dudala,

 Laster paga dezadala,

 Ahaha! balitz ahala!

 

 Erosi ditut bi antchu;

 Egin dut tratu!

 Hogoira urthe bazuten,

 Deusik ikhusten etzuten,

 Ahaha! itsu baitziren.

 

 Lagunek irri egiten.

 Eta trufatzen

 Antchu hetan enganatzen,

 Segur hainitz errech baitzen;

 Ahaha! hortzik etzuten...

 

 Ihes noha ostatura,

 Lekhu itsura!

 Hasi ziren makhilaka,

 Alde orotara joka;

 Ahaha! ai nik zer zafla!...

 

 Agertu ziren jandarmek,

 Bai gizon lauak!

 Lothu zaizkzitan lephotik,

 Eraman preso harturik,

 Ahaha! magnotaturik!...

 

 Gartzelatik atheratu,

 Eta gosetu;

 Eskua sakelan sartu,

 Eta handik moltsa galdu...

 Ahaha! banuen dolu...

 

 Zer eginen dut, bada nik

 Ez badut sosik

 - Itzul begiak ilhinik

 Eta hertzeak zimurrik,

 Ahaha! guti kontentik!

 

 Etchalde nindohalarik,

 Tripa arinik,

 Erortzen naiz ichtiera,

 Ambiltzen zupu barnera:

 Ahaha! ene ederra!...

 

 Etcheratu naizenean,

 Andrea borthan...

 Abiatzen zait mokoka,

 Hordi tchar eta banditka:

 Ahaha! zer afaria!

 

 Murde burriko ihesi,

 Moltsa ebatsi,

 Antchuetan enganatu,

 Trufak hartu, presa sartu,

 Ahaha! ez-naiz afaldu!

 

 Uzien ditut merkhatuak

 Eta feriak;

 Zentzatzeko pamparriko

 Eta nahi gabe asko,

 Ahaha! sobera behingo!


inprimatu